Aholkularitza juridikoa
EHNE Bizkaiak abantaila ekonomikoak eta arreta pertsonalizatua eskaintzen dizkie EHNE Bizkaian eta EHNE-lagunak elkartutako baserritarrei. Horretarako, Jokin Txapartegi abokatua du, sindikatuarekin elkarlanean aritzen diren zenbait abokaturen laguntzarekin.
Zerbitzu juridikoaren barruan sartzen dira kontsulta hutsak, erakunde publiko edo pribatuen aurrean errekurtsoak jartzea, era guztietako erreklamazioak, kontratuen idazketa eta esparru zibil, penal, laboral eta administratiboko gatazka judizialetarako laguntza juridikoa.
Edozein zalantza izanez gero, zuzenean dei diezaiokegu sindikatuari eta, ahal den neurrian, kontsulta ahalik eta ongien eta ahalik eta lasterren konpontzen saiatuko gara. Kontsulta konplexuagoa bada, deitu eta hitzordua eskatu behar da, eraginkortasunez erantzun ahal izateko.
Jokin Txapartegi, abokatua
Telefonoa: 94 623 25 28
Fax: 94 620 28 80
Mugikorra: 636 45 15 65
Asesoria laborala
Zerbitzu honekin nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreko gizarte eta lan baldintzak hobetu eta arautu nahi ditugu. Besteak beste, hauek eskaintzen ditugu:
-
- Langileen kontratazioa
- Gizarte segurantzako altak eta bajak.- Nominen eta gizarte aseguruen kudeaketa
- Langile etorkinen erregularizazioa
- Lan-poltsa
- Laneko informazioa eta bitartekaritza
Aseguruak
EHNE Bizkaiak hamarkada batzuk daramatza bere afiliatu eta kolaboratzaileei aholkuak ematen aseguru-zerbitzuan. Sail hori sortu zen nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreari tratu berezia eman behar zitzaionean, agentzia orokorrek eman ezin zutena, eta denboraren joanak ekarri du konpainien aurrean lortutako esperientziak eta kaudimenak zerbitzu bakarra eskaintzea:
* Tratu hurbila eta zuzena aurrekontuen eta ezbeharren kudeaketan
* Konpainien erantzun azkarra, malgutasuna eta lehentasunezko tratua
* Sektorerako bakarrik diren produktuak, EHNEk negoziatuak (kontratazio kolektiboak, baserriak aziendarekin…)
* Oparien, zerbitzuen, prezioen eta aseguru-lerro berezien kanpainak
* Ezbeharren tratamenduan zintzotasuna = Konfiantza-harremana aseguratuekin eta konpainiekin
* Bi bulego, Mungia eta Abadiño, eta Aseguruak bideratu edo bertara deitu
* EHNE Bizkaiko teknikarien laguntza zerbitzuan sortzen diren arazo eta gorabeheretan: ingeniaritza, zerbitzu juridikoa, administrazioa
Horren guztiaren ondorioz, sektorekoak ez diren pertsona asko EHNE Bizkaiko bulegoetara ere joaten dira aseguruak kontratatzera; izan ere, linea espezifikoez gain, kudeatzen ditugun produktuak enpresa laguntzaileek eskaintzen dituztenak bezain zabalak dira:
* Automobilak, traktoreak, kamioiak, atoiak, motorra…
* Etxea (etxebizitzak, baserriak + korta, lonjak)
* Dendak, ETE, obra aseguruak
* Bizitza, istripuak, aurrezkia, inbertsioa, pentsioak
* Erantzukizun Zibila (azienda, ustiapena, autonomoak…)
Aseguratuentzako zerbitzuaren eta konpainiekiko harremanaren arteko konbinazioak, gainera, onura ekonomikoa dakar, eta EHNEk eskualde-bulegoei eta nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorea eta elikadura-subiranotasuna defendatzeko hainbat ekimen eta proiekturi eusten die.
Bulegoak eta harremanak
* Mungia: 664 466 530 / mungia@ehnebizkaia.org
* Abadiño: 946 232 730
Ingenieritza
EHNEk eskaintzen duen ingeniaritza-zerbitzuak hainbat lan-eremu hartzen ditu:
* Nekazaritzako eta abeltzaintzako nabeak (ukuilua, biltegia, etab.), estalpeak, nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak egiteko eta eraldatzeko lokalak, nekazaritzako elikadurarekin zerikusia duten merkataritza-lokalak (fruta-denda, harategia, janari-dendak, etab.), jantokiak, sukalde nagusiak eraikitzeko eta jarduteko proiektuak.
* Bideragarritasun azterlanak
* Baso-erabilera aldatzeko eskaeraren txostena eta memoria
* Nekazaritza-balorazioak, kalteak, desjabetzeak, herentziak eta abar gertatuz gero.
* Lan topografikoak
Behar den aholkularitza eskaintzen du obra eta jarduera baimenak, laguntzak eta abar eskatzeko administrazio tramiteak hasteko. Lan guztiak pertsona bakoitzaren behar eta berezitasunetara egokitzen dira, nekazaritza eredu errespetagarri eta bideragarrian sar dadin.
Harremanetarako
Tfnoa: 94 623 27 30
Fax: 94 620 28 80
Esnea jaisteko azpiegitura
Zerbitzu honen helburu nagusia abeltzainei zerbitzu tekniko eraginkor eta kalitatezkoa ematea da, abeltzain guztiek erabil dezaketena, aziendaren tamaina eta produkzio eredua edozein izanda ere.
DELAVAL marka komertzialeko jezte-sistemak instalatu, mantendu eta konponduko dira, bai behi aziendarentzat, bai ardi, ahuntz edo beste batzuentzat. Esnea hozteko sistemak ere instalatzen ditugu.
Abeltzain bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzua da. Ustiategi bakoitzaren berezitasunak aztertzen dira, eta soluziorik onena gomendatzen da, artalde bakoitzaren erabilera eta neurriak hobekien egokitzen dituena.
Harremanetan:
Tlf: 94 623 27 30
Dirulaguntzak: informazioa eta kudeaketa
Nahi duten afiliatuei nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta basogintzaren sektoreko hainbat laguntzari buruzko informazioa emango diegu:
* Ustiategiak modernizatzeko laguntzak. Foru Aldundia
* Gazteen lehen instalaziorako laguntzak. Foru Aldundia
* Nekazaritza eta ingurumena. Foru Aldundia
* Ordainketa bakarra
* Aparteko laguntzak: lehortea, haizeak, osasun arazoak, basa-faunaren erasoa, etab.
Laguntzak kudeatzeko izapide guztiak ere egiten ditugu: :
* Nekazaritzako, basogintzako eta elikadurako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak (127/2008 Dekretua). Lehiatu programa. Eusko Jaurlaritza
* Bizkaiko landa-eremuak garatzeko diru-laguntza. Foru Aldundia
* Nekazaritzako eta ingurumeneko laguntzei buruzko baliabideak. Foru Aldundia