NPBren arau jakin batzuk sinplifikatzeari buruzko bozketa asteazken honetan, apirilaren 24an, egin da Europako Parlamentuan, larrialdiko prozedurapean, eztabaidarik gabe. Nekazari Bidea Europako Koordinakundeak (ECVC) kontuan hartu du bozketa hori, eta azpimarratu du NPBren baldintzetako batzuk ez direla egokitzen nekazarien errealitatera; izan ere, egiaz, zama administratibo astunak eta konplexuak ezartzen dituzte, eta ez dute aukerarik ematen nekazari europexei eraginkortasunez laguntzeko nekazaritza-eredu iraunkorragoetarako eta agroekologiarako trantsizioan.
[Coordinadora Europea Vía Campesina]Hala ere, trantsizio hori funtsezkoa da krisi klimatikoaren eta biodibertsitatearen larritasuna dela eta. Europako erakunde guztien konpromiso politiko sendoa behar da, bidezko prezioen bidez nekazari europex guztien diru-sarrerak bermatzeko eta laguntza publikoak hobeto banatzeko.
Andoni García nekazariak, EHNE Bizkaiako eta ECVCko Koordinazio Batzordeko kideak, gogorarazi duenez, "nahiz eta urtean 50 mila milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izan, NPBk, Munduko Merkataritza Erakundearen arauei egokituta, Europako nekazarien % 40 desagerrarazten lagundu du 15 urtez, eta ez da gai izan nekazaritzari trantsizio agroekologiko baterantz laguntzeko. Copernicus 2023 txostenak astelehen honetan adierazi digunez, Europa da bizkorren berotzen ari den kontinentea, ezegonkortasun globaleko testuinguru batean, eta autonomia estrategiko ireki bati begira, beharrezkoa da elikadura- eta nekazaritza-politika komun baten elikagai-papera eta prezioak egonkortzeko funtzioa berrezartzea. Funtsezkoa da agenda errealista eta argia izatea, epe luzerako trantsizio-kontratuen bidez nekazariei etengabeko laguntza bermatzeko, 10 milioi etxalde eta finka berri ezartzea ahalbidetzeko, laguntzen bidezko birbanaketa baten bidez».
Morgan Ody nekazariak eta ECVCko Koordinazio Batzordeko kideak ere zehazten du: "Nekazaritza-trantsizioa onartuagoa izango da baldin eta ekoizleek badakite prezio justuak eta egonkorrak izan ditzaketela. Prezioak dira nekazaritzako diru-sarreren oinarria: ekoizpen-kostuak estaltzen badituzte, horrek NPBren aurrekontua askatuko du, etxaldeei eta finkei ekoizpen agroekologiko eta iraunkorragoetarantz aurrera egiten laguntzeko eta eskualde geoklimatiko behartsuetako etxalde eta finkei laguntzeko, ekoizpen-kostuak handiagoak baitira».
Europako hauteskundeen eta Batzordearen erreleboaren testuinguruan, ECVCk Europako erakundeei eskatu die nekazarien elkartrukeari berrekiteko, nekazarien diru-sarrerak ziurtatuz trantsizio agroekologikoa ezartzea lortzeko. Horretarako, erakundeek honako hauek egin behar dituzte: