Elikadura burujabetza eta gure lurraldeak defendatzen ditugu. Indarkeriak, kaleratze eta agronegozioaren aurka! #biolentziamatxistarenaurka
Hemen daukazue Ehne-Bizkaitik, ASTEARTE TA OSTEGUN ARRATSALDEZ emakumeentzat antolatu dugun Eskola Agroekologiko Feminista-ri buruzko informazioa. --------------------------------------- Honekin batera doakizu programa, euskaraz eta gaztelaniaz. Datak: 2022ko azaroaren 15etik 2023ko otsailaren 2ra. ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN ARRATSALDEZ Lekua; Teoria Abadiñon (Ehne-Bizkaiko bulegoa). Praktikak eta bisitak hainbat herritan Izena emateko: Doako ikastaroa. Plaza mugatuak. Bete ezazu erantsitako fitxa...
Ikastaro honek hartzaile hauek zituen: nekazaritza-sektorean sartzeko prozesua hasi nahi duten pertsonak autokontsumorako baratze bat martxan jarri, hainbat elikagai ekoitzi eta abar nahi duten pertsonak. lurra duten eta lur horretan zer egin ez dakiten pertsonak sektorearen errealitatea hobeto ezagutu eta gure eskualdeetan abian jarri diren dinamika agroekologikoetara hurbildu nahi duten pertsonak. Lekua; EHNE-Bizkaia egoitzan,...
– Ehunka erlezain kontzentratuko dira merkataritza-azalera handien aurrean, inportazioen inguruko kontrol gehiago, kalitate baxuko ezti suzedaneoak, batez ere Txinakoak, eta jatorrizko herrialdea finkatuko lukeen etiketatze gardenagoa eskatzeko.
Gaur, apirilaren 17a, Baserritar borroken nazioarteko eguna izanik, iragan uztailean ospatutako La Via Campesinaren VII. Nazioarteko konferentziako behin betiko txostena helarazten dizuegu. Txosten honetan bertan eztabaidatu eta adostutako ildoak jorratzen dira eta mundu mailan 200.000.000 baserritar baino gehiago ordezkatzen dituen amaiera deklarazioa duzue irakurgai. Datozen lau urteetako borroka eta aldarrikapen ildoak azpimarratzen dira Euskal...
Asteburu honetan (Urtarrilaren 18/21) Baserritik Mundurako bigarren edizioak bere bilkura egin du. Lau egunez Euskal Herri osotik datozen partaideak Ondarruko Arrigorri ostatuan bildu dira. Ohitura denez, oso asteburu intentsoa izan da hau ere, asignatura diferenteak, harremanen sakontzea, talde lana, aisiarako espazioa… Asignaturei dagokionez, Asteburu honetan Baserria, nekazaritza eta elikadura Euskal Herrian gaia landu dute....
Leo Belaustegi (Arrantzalea eta 12 mila proiektuaren kidea) JOTA (Arrantzalea, LABeko sektoreko liberatua, 12 mila proiektuaren kidea) Anne Marie Vergez (Arrantzalea, Frantziako Arrantzale Artisau Txikien Plataformako presidentekide, Herri Arrantzaleen Foro Mundialeko nazioarteko koordinazioko kidea) Arrantza sektorearen egoera aztertuko da, Euskal Herrian batez ere, globalizazioaren aurrean jasandako problematikak azalduko dira. Bai sektorearen biziraupena eta bai...
Gaur, abenduaren 13an, arratsaldeko 19.00tan hitzaldi interesgarri bat entzuteko aukera izango duzue Igorreko Kultur Etxean. Bizilur, Lab, Etxalde, Igitie eta Ehne Bizkaiaren eskutik bertaratzen direnek aukera izango dute Erresuma Batuan elkartrukean ibilitako Euskal delegazioaren bizipenak ezagutu eta baita bertatik ateratako ondorio eta proiektuen berri izateko ere. Gaurko hizlariak, alde batetik Iker Yurrebaso, Arratiako nekazaria...
Baserritik Mundura Agroekologia eta Elikadura Burujabetza ikastaroak aurten publikoari zabalik dauden mintegiak antolatuko ditu tarteka. Asmoa eztabadaidak Euskal Herriko txoko eta herrietara eramatea da, lehenengoa Eskuenagan egin ostean, bigarren hau Leitzan izan da. Nekazal borrokak hizpide, Euskal Herriko aldarrikapen eta antolakuntzaren inguruko solasaldia egin zen, globala lokalera ekarrita. Euskal nekazal mugimenduaren sorrera eta...