Pribatutasun-politika
ehnebizkaia.eus webgunearen jabea eta kudeatzailea EHNE Bizkaia da, eta bere datu osoak honako hauek dira:
Helbidea: Murueta kalea, 6. Abadiño 48220 Bizkaia - Euskal Herria
Tel.: 946232730/629200470// Helbide elektronikoa: bizkaia@ehnebizkaia.eus
Bizkaiko EHNE Eusko Jaurlaritzako Lan Saileko Lanbide Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago 49/107 erregistro-zenbakiarekin (IFZ: G-48119010).
Datuak babesteko klausula
EHNE Bizkaiak, datuak babesteko araudiaren ondorioetarako eta, bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 EB Erregelamenduaren ondorioetarako, web-orriaren erabiltzaileei jakinarazten die bertako edozein ataletan bildutako datuak legeria horren arabera tratatuko direla. Era berean, Bizkaiko EHNEren ardurapeko fitxategietan sartu ahal izango dira.
Bizkaiko EHNEren fitxategietan sartu ahal izango diren datu-kategoriak bi identifikazio-daturi dagozkie: izen-abizenak eta helbide elektronikoa. Erakundearekin ezarritako harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, eta, harreman hori amaitutakoan, 6 urtez gorde ahal izango dira, indarrean dauden araudi aplikagarrien arabera.
Eskatutako zerbitzuaren arabera, datu horien tratamenduaren funtsezko helburuak honako hauek dira:
-
- Bere interesekoak izan daitezkeen ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea.
- Erabiltzaileak Bizkaiko EHNEk eskaintzen dituen zerbitzuei buruz egindako galderei erantzutea.
- Galdera-sortak bidaltzea, erantzuna borondatezkoa duten gure zerbitzuak hobetzeko, besterik xedatu ezean.
"Beharrezkoa" duten eremuak nahitaezkoak dira, eta, beraz, eremu horiek bete ezean, Erabiltzaileak ezingo du Webguneak eskaintzen dituen zerbitzu eta informazioetako batzuk baliatu.
Halaber, zure datuak emanez, interesdunak berariazko baimena ematen dio EHNE Bizkaiari merkataritza-informazioa posta elektronikoz edo antzeko bitartekoren batez bidal diezaion, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (LSSICE) 21. artikulua betez.
Bizkaiko EHNEk gauzatutako datu pertsonalen tratamendua aurretik ezarritako helburuei eta eskatu zitzaizkionei dagokie soilik, eta horretarako legitimazioa du baldintza hauek onartzean berariaz emandako adostasunak. Bizkaiko EHNEk bildutako datu pertsonalek babes egokia izango dute, datuen babesari buruzko legerian ezarritakoaren arabera. Era berean, ez zaizkie hirugarrenei transferituko aldez aurreko baimenik gabe, ezta datuak babesteko legerian berariaz aurreikusitako kasuetatik kanpo ere.
Baldintza Orokor hauek onartuz, Erabiltzaileak bermatzen du EHNE Bizkaiari Webgunearen bidez edo beste edozein bitartekoren bidez ematen zaizkion datuak eta informazioak bereak direla; bestela, Erabiltzaileak bermatzen du datuen eta informazioen titularren berariazko baimena izango duela EHNE Bizkaiari jakinarazteko, gure fitxategietan sartu ahal izateko Baldintza Orokor hauetan ezarritako baldintzetan eta helburuekin.
EHNE Bizkaiak bermatu egiten du datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko edo datuak eramangarriak izateko eskubideez baliatzea. Horretarako, erabiltzailea harremanetan jarri ahal izango da postaren bidez, goian adierazitako helbidean, NANaren fotokopia erantsita, erabili nahi duen eskubidea adieraziz. Edo posta elektronikoz, bizkaia@ehnebizkaia.eus helbide elektronikoan, NANa erantsita eta erabiltzeko eskubidea aipatuta. Azkenik, webguneko KONTAKTUA atalaren bidez ere egin ahal izango da.
Jakinarazten zaizu, halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzula, hala nahi izanez gero.