Pentsio duinen aldeko mobilizazioetara atxikitzen da EHNE Bizkaia

Nekazal sindikatuak bat egiten du 1080 €tako pentsio minimoen eskakizunarekin baita baserritarrentzako ere, eta pentsio sistema propio baten alde aurrera egitearen premia ikusten du.

 

Nahiz eta 2008an Nekazal Gizarte Segurantzaren eta honen autonomoen erregimenaren baitan txertatzearen inguruko itun garrantzitsu bat lortu nekazal elkarte eta espainiar Gobernuaren artean, eta honek zaharkituta aurkitzen zen sistema bat berritzea ekarri, ez du balio izan baserritarren pentsioak eta gizarteko bataz besteko pentsioak orekatzeko.

Espainiar Gobernuak ordutik hartutako berrikuntzek, jubilazioa kalkulatzeko urteen luzapenak adibidez, garrantzi gehiago ematen diote 2008rarteko urteei. Urte horietan aipatu beharra dago, baserritarrentzako Gizarte Segurantza guztiz zaharkitua zegoela (emakume baserritarren kalterako batez ere), eta honek gaurko eta etorkizuneko pentsioetan eragin handia du. Autonomoen bataz besteko pentsioa, baserritarrak bertan txertatzen direlarik, 2017an 707.26 eurotako zen.

Honela, jubilazio adinaren ondoren errenta duin bat izateko beharrak ustiategien errelebo gazteago bat gauzatzea oztopatzen du. Ez da lursailaren transferentzia bat ematen, eta alokairuan mantentzen dute, askotan lursailak ezta bertatik eratorritako diru sarrerak ere nekazaritzarekin inolako loturarik izan beharrik gabe. Beste joera bat jubilazio adina eta gero jardunean jarraitzea da, honela NPB laguntzak jasotzen jarraitzeko. Azken joera hau Hego Euskal Herrian %35eko da.

Joera hauek lehen sektorearen orainean eta etorkizunean, baita honen eboluzioan eragina dute. Gaur egungo eta etorkizuneko sektoreko jubilatuen auziari aurre egiten ez bazaio, eta ez bada ahalbidetzen pentsio duin bat izatea, gazteen txertatzeak zaila izaten jarraituko du. Lurrera sarbidea eta errenta nahikoa izatea, zeintzuetan NPB laguntzak benetan nekazal jardunetan dabiltzatenen eskuetan izatea gako garrantzitsuak dira gazteak sektorera erakartzeko. Gaur egunean %14ak bakarrik jasotzen du 40 urtetik beherako laguntza.

Ezinezkoa da nekazal sektorea berpiztea baserritarrei pentsio duin batzuk bermatu gabe. Hau dela eta, EHNE BIZKAIAtik baserritarrei dei egiten diegu Maiatzaren 26an kalera irtetzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.