2007an lehenengo Nyéléni Foroa egin zen Malin, mundu osoko elikadura-subiranotasunaren aldeko gizarte-mugimenduak bildu zituena. Ordutik igaro diren 17 urteetan, mugimendua hazten joan da eta bultzada hartu du, eskubide kolektiboak, giza eskubideak eta elikadura-subiranotasuna maila guztietan defendatuz. Baina oraindik asko dago egiteko.
Mundua aurrekaririk gabeko zurrunbilo batean murgilduta dago, guztiok ukitzen gaituzten krisi sakon errotuekin eta bat datozenekin. Paradigma-aldaketa bat behar dugu gure elikadura-sistemak taxutzeko eskubidea eskatzeko, pertsonen eta planetaren ongizatearen mesedetan.
Horregatik, beste mobilizazio bat eskatzen dugu elikadura-subiranotasunaren aldeko mugimenduan eta haratago, gure erantzuna eraikitzeko, bai maila globalean, bai tokikoan, eta aliantzak estutzeko justizia klimatikoko, arrazismoaren aurkako, osasuneko, laneko, feminismoko eta ekonomia sozial eta solidarioko mugimendu eta erakundeekin. Eraldaketa sistemikoa orain edo inoiz ez da.
«Eraldaketa sistemikoa orain edo inoiz ez da»
Guk, eskala txikiko elikagaien ekoizleek, gure aliatuekin batera Nyéléni prozesu berri bat abiarazi genuen, gizarte-mugimenduei, erakundeei eta sare globalei sistema aldatzeko baterako proposamenetarako konbergentzia intersekzionala artikulatzera gonbidatzen diena. Urte anitzeko prozesu honen bidez, oinarriko milaka erakunde eta beste aliatu batzuk bildu ditugu munduko sei eskualdetan, sistema aldatzeko eta hurrengo urteetarako programa politiko sendo bat sortzeko proposamen bateratuak eztabaidatzeko eta aurkezteko.
Nyéléni Foro Globala, 2025ean Indian egingo dena, elikadura-subiranotasunaren aldeko mugimenduaren etapa berriari irteera emateko eta estrategia eta antolakuntzarako espazioa izango da.