Nekazaritza agroekologikoan dauden antolaketa eredu berriei buruzko Topaketa (irailak 18-20)

EHNE Bizkaiak proiektu agroekologikoetan "Antolaketa Eredu Berriei" buruzko lehen Topaketa antolatu du irailaren 18, 19 eta 20an. Jardunaldiak Derioko Baserri Antzokian egingo dira.

Nekazaritza-sektorean gero eta pertsona gehiago sartzen direnez proiektu eta prozesu kolektiboetatik, antolaketa-eredu berri horiek aztertzeko eta trukatzeko guneak sortzeko beharra ikusi dugu.

Horretarako antolatu dugu topaketa hau, eta bertan Europako eta Estatuko beste erakunde batzuekin partekatuko ditugu gaur egun landa-ingurunean pertsonak sartzeko sortzen ari diren prozesu eta esperientzia kolektiboak.

Esperientzia horiek kontuan hartzen dituzte zereginen eta zainketen banaketa, erabakiak hartzea, genero-berdintasuna, sexu-aniztasuna eta abar.

EGITARAUA

IRAILAK 18, Asteazkena

18:00: Bizkaiganera bisita (Hurbileko salmenta duen abeltzaintza ekologikoaren proiektua)

IRAILAK 19, Osteguna

09:30: Harrera

10:00: Proiektuak aurkeztea

      • Lurre Hurre (Migranteekin lana)
      • Lekuko hartu (Azoka herritarra dinamizatzen herri txiki baten)
      • Allende Salazar (Erosketa publikoa jantokiaren inguruan)
      • Maskilu (Ortuarien eraldaketa zentro kolektiboa) 
      • Uribe Butroeko Sarea (Uribe butroeko baserritar txikien salmenta online)
      • Boronabile (Etxebizitza koperatiboa)
      • Arteako negutegi kolektiboak. Herriko benta. (Migranteen harrera eta elkarbizitza)
      • Etartie (Durangaldeko denda kolektiboa)
      • Bizkaigane elkartea (Abeltzantza ekologikoko proiektu kolektiboa)
      • Elika (Oiartzungo negutegi koperatiboa)
      • Haztegia (Gazteak sektorean instalatzeko esperientzia)
      • Behieko / Etxebarri goikoa (Abeltzantza ekologikoko proeiktu kolektiboa)
      • Tierra papel y tijera (Ortuariak eta zekaleak ekoizteko modu koperatiboa)
      • Ankurkulu (Etxebizitza koperatiboa)

11:30: Europako esperientziak + eztabaida: Kolektiboan iharduteko arrazoiak eta erreibindikazio nagusiak:

      • Herbehereak. Komunitateak sostengatutako ortua
      • Suitza. Erreleboa
      • Irlanda. Sindikatuaren sorrera
      • Euskal Herria. Bizkaigane elkartea

13:00: Aurkezpenak: Maskilu, Kikirikoop y Arterra. Eztabaida: Kolektibizatzearen erronkak eta zailtasunak

14.30: Bazkaria

16:00: Ikerketaren aurkezpena: «Nekazaritzako antolakuntza-eredu eta -esperientzia berriak aztertzea» 

17.00: Ondorioak

20.30: Afaria Uxarte Sagardotegian (Sagardotegia - Sagardoa baserrian egindakoa)

IRAILAK, 20, Ostirala

10:00: Elika proiektura bisita (Barazkien kooperatiba ekologikoa; gizarte-ekonomia)

14:30: Bazkaria Amillenan (-trans-formazioa eta elikadura burujabetza gorpuzteko Herri laborategia)

IZENA EMATEKO

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.