Hitzaldia: Zer egin politika publikoen alorrean Elikadura burujabetza bultzatzeko?

Gaur, abenduaren 13an, arratsaldeko 19.00tan hitzaldi interesgarri bat entzuteko aukera izango duzue Igorreko Kultur Etxean. Bizilur, Lab, Etxalde, Igitie eta Ehne Bizkaiaren eskutik bertaratzen direnek aukera izango dute Erresuma Batuan elkartrukean ibilitako Euskal delegazioaren bizipenak ezagutu eta baita bertatik ateratako ondorio eta proiektuen berri izateko ere. Gaurko hizlariak, alde batetik Iker Yurrebaso, Arratiako nekazaria eta Igitie Agroasanbladako partaide dena, nork Erresuma Batuko esperientzia hurbiletik kontatuko digun baserritar ikuspegitik nola eratu politika publikoak, behetik gorako politika publikoak hain zuzen ere. Bestalde, Iolanda Formoso, Lab Jan gelak eraikitzeneko kide eta sukaldaria ofizioz, jan gela publikoetako egoera eta borrokak gerturatuko dizkiguna.

Biak urrian Land Workers’ Alliance erakundearekin batera Erresuma Batura eginiko elkartruke bidaiaren partaide izan ziren.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.