Hitzaldia: Nekazal borrokak Euskal Herrian
Nekazal borroken historia Euskal Herrian. Globalizazioak elikadura sisteman txertatutakoaren aurrean, alternatiba lokalak.
Hizlariak:
·Xatur Larralde (EHNE Nafarroa)
·Miriam Otxotorena (artzaia, gaztagilea, EHNE Nafarroa)
·Gotzone Sestorain (gaztagilea, Etxalde)
·Panpi Saint Marie (oilasko ekoizlea, ELBko lehendakaria, Etxalde)
·Markel Azkargorta (Leitzako udala)
Euskal nekazaritzaren borroken ibilbide historikoa azalduko da. Baserritarrek pairatutako arazo garrantzitsuenetatik borroka esanguratsuetaraino. Euskal nekazal mugimenduaren sorrera eta elikadura burujabetza jo puntu duten erakunde ezberdinen bilgune nola bilakatu den azalduko da, baita nazioarte mailan egindako aliantzak ere.
Bestalde, “Leitza kontsumituz” bezalako ekimen lokalak aurkeztuko dira.
Eguna: Ostirala, 20017ko Azaroak 24a
Ordua: 18:30
Lekua: Leitzako Herrigunean