Greba freminista orokorra, “egun historikoa”

 

Greba feminista orokorra - Bilbao manifestazioa

Euskal Herriko Mugimendu Feministako eta ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuetako ordezkariek "arrakastatsutzat" jo dute ostegun honetarako deitutako greba orokorra, eta ziurtatu dute berdintasunerako «egun historikoa» dela, «zaintzek behar duten eraldaketan jauzi erraldoia» ematen duena.

Arratsaldean, dozenaka mila pertsonak hiriburuetako kaleak bete dituzte, meteorologia desatsegina gorabehera. Lehenago, goizean, piketeak askotarikoak eta jendetsuak izan dira. Eguerdian hainbat ekimen egin dira zaintza erregimen desberdina, heteropatriarkala, kolonialista, arrazista eta kapitalista duten erakundeak seinalatzeko: Espainiako atzerritarren legea, zerbitzu publikoak pribatizatzen ari diren arduradun politikoak, zaintzako langileen prekarietatearen kontura negozioa egiten ari diren enpresa pribatuak, gure eskaerei entzungor egiten dieten erakundeak...

(Iturria: Berria Telebista)