EBko NEKAZARITZA ZENTSUA
Eurostatek "Begirada bat Europako ustiategiei - Nekazaritza zentsuaren emaitzak" argitalpenaren bertsio berria argitaratu du. EBko nekazaritza-errolda 10 urtean behin egiten da EBko 27 herrialdeetan eta EFTAko zenbait herrialdetan. Europako nekazaritza-sektoreari buruzko informazio estatistiko zehatzena ematen duen iturri bakarra da.
Txostenak Europar Batasuneko nekazaritzaren egiturari buruzko estatistika-bilduma bat aurkezten du, grafikoak eta taulak erabiliz. 2020an azken nekazaritza-zentsuko haztegiei, laborantza-lurrei, ustiategien administratzaileei eta nekazaritza-eskulanari buruzko funtsezko informazioa erakusten du, baita sexuaren araberako banaketa ere.
2020an, 9.067.300 ustiategi zeuden Europar Batasunean, eta horietatik %64k 5 hektarea baino gutxiago zituzten, %29k 5 eta 49,9 hektarea artean, eta gainerako %7ak 50 hektarea baino gehiago. %32 Errumanian daude, Polonian %14, Italian %12 eta Espainiako estatuan %10.