Azaroaren 23an, osteguna, 10:30etatik aurrera, Derioko Baserri Antzokian "Elikadura jasangarria erdigunean" foroa egingo da, mahai-inguruak, solasaldiak eta argitaratu berri diren hiru libururen aurkezpena izango dituena. Jardunaldi honekin, EHNE BIZKAIAk eta Etxaldek garapen iraunkorrari eta pertsonen eta planetaren zaintzari buruzko eztabaidaren erdigunean elikadura jarriko duten eztabaidarako eta ekimenetarako gune berriak sortzeko helburuarekin jarraitzen dute.
Topaketaren aurretik, antolatzaileek foroaren edukiak azalduko dizkiete bertaratutako komunikabideei, eta "elikadurari eta bere ekoizpenari buruzko eztabaida publiko bati ekitearen" arrazoiak azalduko dituzte.
Jardunaldiko lehen ekitaldia"Elikadura-sistema zuzen eta iraunkorrak eraikitzen" mahai-inguru bat izango da, eta bertan parte hartuko dute Amets Ladislao, (Etxalde); Patxi Iriarte (Iparraldeko Euskal Herriko Laborantza Ganbara); Ainhoa Narbaiza (Bergarako Elikadura Mahaia); eta Leo Belaustegi (Ondarroa 12 Milia).
Atsedenaldi txiki baten ondoren solasaldia izango da,
"Nuevas herramientas para un consumo transformador y sostenible desde una perspectiva feminista"; Gotzone Sestorainek (baserritarra eta ekintzailea) eta Ainhoa Etxaidek (militante feminista) parte hartuko dute.
Gero, Gorka Barruetabeña (Sorland, Agencia de Comunicación) "Komunikazioa elikadura-subiranotasunaren aldeko gehiengo sozialaren eraikuntzan" solasaldiko protagonista izango da".
Bazkaltzeko ordu eta erdiko etenaldiaren ondoren, arratsaldeko jardunaldia 16:00etan hasiko da "Elikadura burujabetzarako prozesuak eta proposamenak nekazarien feminismotik eta agroekologiatik" izeneko solasaldiarekin. Ondoren, bi liburu aurkeztuko dira, emakumeekin eta landa-eremuarekin lotutakoak biak.
Ordu eta erdi geroago, solasaldi batek aztertuko du "Zainketak birpentsatzen. Emakume baserritarrak, pertsonak, lurra, lurraldeak eta planeta zaintzen”. Azkenik, 18:00etan eztabaida hau egingo da: "Zergatik joango gara azaroaren 30eko grebara? Bizitzak erdigunean".