Ekainaren 4an, emakume baserritar migratuen eta euskaldunen arteko topaketa elikadura burujabetzaren alde

Las chicas del maiz - kartela

Ekainak 4

EGITARAUA

11:30: Belazera bisita. Belaze Zaporeak baserritar lanbideari jarraipena ematen dion proiektua da. Ekoizpen ekologiko eta iraunkorrean oinarritzen dute beren lana, natura, erritmoa eta aniztasuna errespetatuz. Publiko guztiarentzako bisita gidatuak eskaintzen dituzte. Elorrioko Zenita auzoko Zenitaldekoa baserrian dago (Bizkaia).

14:00: Amillena. Jatetxea. Baserrietatik, portuetatik, basoetatik, baratzeetatik eta laborantzetatik mahairaino ekartzen dituzte produktuak. Sasoiko produktuak eskaintzen dituzte, solstizioak eta ekinokzioak kontuan hartuta eta, aldi berean, ikusarazteko ariketa bat eginez.

Janaria.

Elkarrizketa: "Nola aurkitu emakume baserritarren arteko topaguneak?".

---------

Izena emateko

Deitu: 946 232 730
E-mail: administrazioa@ehnebizkaia.eus
Maiatzaren 20an baino lehen.

---------

Antolatzaile: EHNE Bizkaia

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.