ONDORIOAK
1. Gertuko zirkuituetan kontsumitzen diren tomate autoktonoek eta modu agroekologikoan ekoitzitakoek eragin txikiagoa dute berotegi-efektuko gasen isurketan.
2. Ildo horretan, interesgarria litzateke azpimarratzea tomate denboraldia zabaldu nahi duten ekoizpen proiektu hidroponikoek (berogailua duten negutegiak), nahiz eta Euskal Herrian kokatu, suposatzen duten energia gastua eta karbono aztarna Almeriako eredua baino nabarmen handiagoak direla.
3. Sasoian sasoikoa jatea funtsezkoa da, bestela, ekoizpen eredu ez jasangarrien bitartez ekoitzitako elikagaiak kontsumituko ditugu. Hortxe ere, gizartearen kontzientziazio beharra. Kontsumo kontzienteak bultzatzearen beharra..
4. Bestalde, elikagaiak ekoizteko eta ontziratzeko prozesu jasangarriek berotegi-efektuko gasak isurketak minimiza ditzakete, eta, aldi berean, baliabide naturalak babestu. Enbalaje-material biodegradagarriak edo birziklagarriak erabiltzeak zabortegietara garraiatutako hondakinak minimizatzen lagunduko luke. Hori salmenta eta kontsumo ereduarekin zuzenki lotzen da, produktu agroekologikoak tokiko merkaturatze bideetan komertzializatuz gero eta energia kontsumo murritzagoa eta berotegi efektuko isurketa baxuagoak lortzen direlako.
5. Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztu daitezke, onura sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak lortzen diren bitartean:
-
- Dieta osasungarriak eta jasangarriak sustatzen dituzten politikak aurrera eramanez
- elikagaiak alferrik galtzea eragotziz
- elikagaien hornikuntza-kateak laburtuz
- ekoizpen ekologikorako trantsizioak bultzatuz
- guztientzako elikagai osasungarri eta jasangarriak eskuratzeko eskubidea bermatuz.