EHNE Bizkaiak Bizkaiganeri babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du Gernikako Epaitegien aurrean

Bizkaigane Elkartea kaleratze arriskuan

EHNE Bizkaiak eta Bizkaigane Elkarteak elkarretaratzea deitu dute martxoaren 27an, 11:00etan, Gernikako epaitegien aurrean, Bizkaiganek Errigoitin (Bizkaia) garatzen ari den proiektu agroekologikoa babesteko.

Bizkaiganek salaketa bat jaso du bide judizialetik, bere jarraipena arriskuan jartzen duena. Hori dela eta, EHNE Bizkaiak uste du beharrezkoa dela "guztion babesa proiektu honekiko eta defendatzen duen eskubidearekiko: elikadura burujabetza".

Bizkaigane Bizkaiko Busturialdean dago; bai instalazioak bai erabiltzen dituzten lursailak Errigoitin daude. Elkarte-ustiategi bat da (kooperatiba), 2020an sortua, eta 10 pertsonak lan egiten dute (6 bazkide, 4 langile), eta horietatik 6k 40 urte baino gutxiago dituzte. Latxa arrazako 300 ardi dituzte, 80 (45 jezten dira) hainbat arrazatako esnetarako behiak eta baita 5 txerrama ere, eta urtean 50 txerri inguru gizentzen dira.

Jarduera nagusia behi- eta ardi-esnearen eratorriak eta haragi-esne eraldatuak ekoiztea (ekologikoa) eta saltzea da. Merkaturatzea zirkuitu laburren bidez egiten da (zuzenean kontsumitzaileari, txikizkako denda txikiei, eskola-jantokiei, azokei eta merkatuei).

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.