DANAk kaltetutako nekazaritza txikiari laguntzeko premiazko kanpaina

EHNE Bizkaiak "Landu dezagun Elkartasuna" kanpaina babesten du, Valentzian DANAk kaltetutako nekazariei laguntzeko. Ekimen honekin, funtsak bildu nahi ditugu galerak estaltzeko, makinak eta azpiegitura konpontzeko eta hurbileko produktu freskoen hornidura bermatzeko.

DANA Valencia - Cultivamos solidaridad

Valentziako eskualdeetan baratze handiak aurki ditzakegu, duela milaka urtetatik biziraun dutenak. Bertan, frutak eta barazkiak ekoizten dira, biztanleria elikatzeko. Ortu horien ekoizpena minifundioan oinarritzen da, beraz, nekazal enpresa txikiak dira, zeintzuek egunero lan egiten duten lurraldearekin eta elikatzen dituzten pertsonekin gertuko harremanak eraikiz.

Larrialdiko lehen egun hauetan, lehentasunetako bat izan da kaltetutako herritarren elikadura eskubidea bermatzea. Momentu honetan, funtsezkoa da bermatzea elikadura hori ez dela elikagai ez-galkor eta prozesatuetara mugatuko eta, produktu freskoak eta hurbilekoak eskuratzeko aukera izango dela, era berean, Valentziako nekazariek diru-sarrera egonkorrak izan ditzaten.

Dakigunez, DANA honek uzten dituen inpaktuak herritarrengan eragindako kalte zuzenetatik askoz haratago doaz. DANAk eragin larria izan du familia-ekoizpenetan, makinak eta uztak galdu baitira. Zaila izango zaie, kolpe latz honen ostean, inolako laguntzarik jaso gabe nolabaiteko normaltasuna berreskuratzea. Kasu askotan, gainera, ez dute beren lur-eremuetarako aseguru-estaldurarik, eta beren ekoizpen baliabideak ere mugatuak dira. Egun hauetan, nekazariek larrialdi-lanetarako traktoreak jarri dituzten bitartean, gizarte-erakunde askotako boluntario asko beren etxeak, zelaiak eta biltegiak garbitu eta hondakinak kentzeko lanetan aritu gara.

Premiazko laguntza

Baina hori ez da nahikoa, premiazko laguntza behar baitute:

    • Behar duten herritarrei berreskuratu ahal izan dituzten fruta eta barazki freskoak banatzeko eta, horrela, saihesteko elikagaiak alferrik galtzea.
    • Galdutako uzten kostuak estaltzeko eta lanpostuak mantentzeko.
    • Ahal den heinean, lur-eremuak berriro landatzeko.
    • Traktoreak eta nekazaritzako makineria konpontzeko.
    • Biltegiak eta ekoizpenerako eta salmentarako bestelako ekipamenduak konpontzeko.

Ezin dugu onartu hondamendi honek gure nekazaritza eta gure lurraldea zaintzen duten eta elikatzen gaituzten pertsonen bizimodua amaitzea.

Landu dezagun elkartasuna

Horregatik, hainbat erakundek indarrak batu genituen “Landu dezagun Elkartasuna” kanpaina abiarazteko eta Valentzian DANAk kaltetutako nekazariei laguntzeko.

Ekimen honekin, funtsak bildu nahi ditugu galerak estaltzeko, makinak eta azpiegitura konpontzeko eta hurbileko produktu freskoen hornidura bermatzeko.

Egin zure ekarpena orain

FIARE Banku Etikoko: ES16 1550 0001 2200 1337 5126

Paypal: https://bit.ly/CultivemosSolidaridad


Funtsak CERAIen bidez bilduko dira, onura publikokotzat jotako erakundea baita. Beraz, ekarpena eginez gero, errenta-aitorpenean emandako diruaren lehen 250 euroen % 80 desgraba dezakezu. Zure ekarpenak kopuru hori gainditzen badu, errentaren zirriborroko kenkaria %40koa izango da, edo % 45ekoa, aurreko bi ekitaldietan aurreko urteko kopuru bera edo handiagoa dohaintzan eman bada. Ekarpenak, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen arabera desgrabatuko dira Webgune honetan, desgraba ditzakezun zenbatekoei buruzko informazio gehiago lor dezakezu. Zerga Agentziari emaile gisa egin duzun ekarpenaren zenbatekoaren berri eman ahal izateko, ezinbestekoa da NAN edo IFZ eta zure helbidea ematea alvaro.romero@cerai.org  helbidera mezu bat bidalita.

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.