Berriki Euskal Herria Bizirik sarea aurkeztu da, erretorikatik haratago, energia berriztagarrien hedapenaren aurkako posizio itxi eta erabatekoa duen kolektiboa. Beren jarrera justifikatzeko bizi dugun testuinguru konplexua muturreraino sinplifikatzen dute, kontakizun nagusi hau oinarri hartuta: trantsizio energetikoa eliteek zuzendutako fartsa bat besterik ez da, gure mendiak eta lur emankorra pribatizatu eta suntsituz, kapitalismo berdearen...
Nekazarien traktore uholdeek hartu dituzte Europako errepideak. Protestan dira. Diru kontuaz gain –sektoreko prekarietatearen adierazgarri betierekoa–, Frantziako Estatuko bi sindikatuk –FNSEA eta Laborari Gazteak– badituzte bestelako eskaerak. Osasuna eta ingurumena babesteko Europar Batasunak eta estatu frantsesak ezarritako arauak zalantzan ezartzen dituzte. Biren berri eman dute komunikabideek: pestizidak erabiltzeko baimenaren luzamendua eta ur...
Euskal Herria, Grezia, Herbehereak, Alemania, Espainiako eta Frantziako Estatuak, Italia... Europa mailakoa da laborarien azken aste hauetako protesta. Ongiezak eta kexuak akuilaturik, zabalduz doa mugimendua. Dela kostatu zaiona baino merkeago saldu beharra ekoizpena, dela konkurrentzia desleiala, dela burokraziak galdeturiko betebeharren karga, hamaika arrazoi dituzte karrikara ateratzeko. Oinarri bera dute, halere, hamaika gaitzek: Bigarren Mundu...
Atzoko mobilizazioa, zalantzarik gabe, gogoratzeko modukoa izan zen. Bilboko kaleak, manifestazioetara oso ohituak, aspaldian ez ziren traktoreen orro kementsua entzuten. Eta, aldarrikapen egunak utzitako irudi guztien artean, aipagarriena, nire ustez, ibilbide osoan zehar errepikatu zen bat izan zen: ehunka lagun espaloietan baserritarrak txaloka. Zarata gorabehera, zirkulazio eragozpenak gorabehera, Bilboko gizarteak arnasa ematea erabaki zuen...
Gorka Menendez laboraria da eta Botanika irakaslea EHUn. Sare sozialetan mezu bidezko hari hau zabaldu du, laborariak traktoreekin egiten ari diren protesta kokatzen duena. Aztoratuta dabil lehen sektorea eta traktoreak hasi dira gurean ere errepideak hartzen. Ni neu ustiategi txiki bateko nekazari izanda interesgarria deritzot protestaldi honen inguruko zenbait hausnarketa egitea. Europatik azken...
«Bizkaiko EHNEk eta Etxaldek uste dute merkataritza askeko akordioei amaiera emateko eta Elikadura Burujabetzarako bideari irmo ekiteko garaia dela» «NPBren zuzeneko laguntzei eustea gaurko ogia eta biharko gosea da. Hartzaileen %20k NPB laguntzen %80 bereganatzen du, eta EAEn hartzaileen %10ek baino gutxiagok metatzen dute Europako zuzeneko laguntzen %60» «Ekoizleari ordaindutako prezioek ekoizpen-kostuak estali eta...
Javier Guzmán - Justicia Alimentariaren Zuzendaria - Egungo eredua amaitu egin behar da, elikadura-sistemaren benetako trantsizio ekologikoa behar dugu, merkatu global librearen dinamikatik behingoz ateratzea. Nekazari frantziarren mobilizazioen ondorio zuzenak jasaten hasi ginen, herrialdeko errepide garrantzitsuenak blokeatuta baitzituzten. Ez da errebindikazio ekintza isolatu bat; izan ere, egun batzuk dira aldameneko herrialdeko...
«EBren ikuspegi berri horrek eskualdeko landa-garapeneko prozesuak indartzeko palanka gisa balio behar du. Prozesu horietan, udalerriek abeltzaintza indartzeko ekimena berreskuratu behar dute, animalien hilketaren egituraketa berriaren alde eginez» «Gure gobernu autonomikoei aitzakia "europarra" lurruntzen ari zaie tokiko eta eskualdeko hilketa-zentroak eraisteko politikak justifikatzeko, eta horiek zentralizatzearen alde egiteko, monopolio-klabeko haragi-industria bat de facto eraikitzen...
«Egin nahi den "trantsizioa", hau da, urte gutxiren buruan erregai fosilak kontsumitzetik berriztagarriak kontsumitzera pasatzea, ezinezkoa iruditzen zaigu Ipar Globaleko herrialdeetan egiten dugun energia-kontsumo handiari eusten saiatzen garen bitartean, etekin ekonomiko pribatuaren logikak bultzatuta» «Argi dago elektrizitate berriztagarria ekoizteko azpiegitura gehiago jartzeak ez duela emisio mailak murrizteko balio» «Larrialdi klimatikoa eta desberdintasun sozialak are...
Malerreka Bizirik plataformaren izenean Joseba Sanchezek bidalitako gutunean, urtarrilaren 14an Iturengo herriko etxean eguerdiko 12.00etan eginen den ekitaldira joateko gonbita zabaldu nahi du. Urte bat joan da gure zonaldean Zelena Renovables SLU eta Elicio Eólica SL enpresek garatu nahi zituzten megaproiektu eolikoen berri izan genuenetik. Mamu horien itzal beldurgarria gure mendi artean sumatu...