Parte-hartze handia “Nekazaritzako prozesu ekologikoak garatzeko komunikazio- eta merkaturatze-estrategia eta -tresna berriak” tailerrean

Parte-hartze handiarekin, atzo Abadiñoko Bizkaiko EHNEren bulegoetan "Nekazaritzako prozesu ekologikoak garatzeko komunikazio- eta merkaturatze-estrategia eta -tresna berriak" izeneko tailerra egin zen. Ekimen hau EHNE Bizkaiak antolatu du eta Europako funtsekin finantzatu da, "Collaborative Agri-Food Chains: COACH" proiektuaren barruan.

Agroekologiari buruzko ikastaro integrala. Ikasteko, lan egiteko eta lurra bizitzeko beste modu bat

Ikastaro honek hartzaile hauek zituen: nekazaritza-sektorean sartzeko prozesua hasi nahi duten pertsonak autokontsumorako baratze bat martxan jarri, hainbat elikagai ekoitzi eta abar nahi duten pertsonak. lurra duten eta lur horretan zer egin ez dakiten pertsonak sektorearen errealitatea hobeto ezagutu eta gure eskualdeetan abian jarri diren dinamika agroekologikoetara hurbildu nahi duten pertsonak. Lekua; EHNE-Bizkaia egoitzan,...

Agroekologia Sinposioa; martxoaren 14, 15 eta 16an Zornotzan (Euskal Herria)

  Baserritar bakoitzak bere lurretan eta bizipenetan jasotako esperientzien elkartrukerako espazio izan nahi du topaketa honek, non agroekologia jakintzen eta ikerketen elkartrukeak izango duen protagonismoa. Honetarako estatu guztitik etorritako baserritar eta hizlariekin kontatu dugu. Sinposio honen garapena gai ezberdinetan banatutako hiru egunetan emango da Lehenengo eguneko gai printzipala "Lurra eta emankortasuna" izango da, modu osasuntsu...

Baserritik mundura

Asteburu honetan (Urtarrilaren 18/21) Baserritik Mundurako bigarren edizioak bere bilkura egin du. Lau egunez Euskal Herri osotik datozen partaideak Ondarruko Arrigorri ostatuan bildu dira. Ohitura denez, oso asteburu intentsoa izan da hau ere, asignatura diferenteak, harremanen sakontzea, talde lana, aisiarako espazioa… Asignaturei dagokionez, Asteburu honetan Baserria, nekazaritza eta elikadura Euskal Herrian gaia landu dute....

Euskal Nekazal borroken inguruko solasaldia izan zen azaroaren 24an Leitzan

Baserritik Mundura Agroekologia eta Elikadura Burujabetza ikastaroak aurten publikoari zabalik dauden mintegiak antolatuko ditu tarteka. Asmoa eztabadaidak Euskal Herriko txoko eta herrietara eramatea da, lehenengoa Eskuenagan egin ostean, bigarren hau Leitzan izan da. Nekazal borrokak hizpide, Euskal Herriko aldarrikapen eta antolakuntzaren inguruko solasaldia egin zen, globala lokalera ekarrita.   Euskal nekazal mugimenduaren sorrera eta...

Hitzaldia: Nekazal borrokak Euskal Herrian

Nekazal borroken historia Euskal Herrian. Globalizazioak elikadura sisteman txertatutakoaren aurrean, alternatiba lokalak. Hizlariak: ·Xatur Larralde (EHNE Nafarroa) ·Miriam Otxotorena (artzaia, gaztagilea, EHNE Nafarroa) ·Gotzone Sestorain (gaztagilea, Etxalde) ·Panpi Saint Marie (oilasko ekoizlea, ELBko lehendakaria, Etxalde) ·Markel Azkargorta (Leitzako udala) Euskal nekazaritzaren borroken ibilbide historikoa azalduko da. Baserritarrek pairatutako arazo garrantzitsuenetatik borroka esanguratsuetaraino. Euskal nekazal mugimenduaren...

Elikadura Burujabetza eta Agroekologiako kurtsoa

Oraindik ere badaukazue aukera Elikadura Burujabetza eta Agroekologiako kurtso honetan izen emateko! Animatu eta parte hartu!! Landa eta hiri eremuko prozesu eta subjektu ezberdinen arteko topaketa, elkarrizketa eta aliantzak errazteko, ikastaroa hau bereziki zuzenduta dago: a) Euskal Herriko nekazaritza sektorean instalazio prozesuetan dauden pertsona eta baserritarrak b) Aktibistak eta mugimendu eta erakunde sozialetako pertsona...
×