Gaur, abenduaren 13an, arratsaldeko 19.00tan hitzaldi interesgarri bat entzuteko aukera izango duzue Igorreko Kultur Etxean. Bizilur, Lab, Etxalde, Igitie eta Ehne Bizkaiaren eskutik bertaratzen direnek aukera izango dute Erresuma Batuan elkartrukean ibilitako Euskal delegazioaren bizipenak ezagutu eta baita bertatik ateratako ondorio eta proiektuen berri izateko ere. Gaurko hizlariak, alde batetik Iker Yurrebaso, Arratiako nekazaria...
Baserritik Mundura Agroekologia eta Elikadura Burujabetza ikastaroak aurten publikoari zabalik dauden mintegiak antolatuko ditu tarteka. Asmoa eztabadaidak Euskal Herriko txoko eta herrietara eramatea da, lehenengoa Eskuenagan egin ostean, bigarren hau Leitzan izan da. Nekazal borrokak hizpide, Euskal Herriko aldarrikapen eta antolakuntzaren inguruko solasaldia egin zen, globala lokalera ekarrita. Euskal nekazal mugimenduaren sorrera eta...
Atzo, Azaroaren 21ean, Nafarroa Nazioarteko Elkartasun Saria banatu zen Iruñean. Aurten, La Vía Campesinari eman diote saria, honek bere sorreratik (1993) egindako lan ikaragarria dela eta. Saria jasotzera Maria Canil Grave, Guatemalako kidea etorri zen, eta Euskal Herriko La Vía Campesinako kideekin batera Uxue Barkosen eskutik jaso zuen Saria. Unai Aranguren, Ehne Bizkaiko kide...
Nekazal borroken historia Euskal Herrian. Globalizazioak elikadura sisteman txertatutakoaren aurrean, alternatiba lokalak. Hizlariak: ·Xatur Larralde (EHNE Nafarroa) ·Miriam Otxotorena (artzaia, gaztagilea, EHNE Nafarroa) ·Gotzone Sestorain (gaztagilea, Etxalde) ·Panpi Saint Marie (oilasko ekoizlea, ELBko lehendakaria, Etxalde) ·Markel Azkargorta (Leitzako udala) Euskal nekazaritzaren borroken ibilbide historikoa azalduko da. Baserritarrek pairatutako arazo garrantzitsuenetatik borroka esanguratsuetaraino. Euskal nekazal mugimenduaren...
Kataluniako gobernu kideen atxilotze agindua onartezina da. Eskubide demokratikoak defendatzea delitua den Espainiar justiziaren beste adibide bat dugu gaurkoa. Ehne Bizkaitik gogor gaitzetsi nahi dugu erabaki juridiko-politiko hau, eta gure elkartasun guztia adierazi nahi diegu bai gobernukideei, bai familiei baita Errepublika Kataluniar guztiari. Mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Larunbatean Bilboko kaleak beteko ditugu!
Datorren larunbatean, Azaroak 4an, euskal hainbat eragilek manifestaziorako deialdia zabaldu genuen astelehenean. Honela, 155. artikuluaren aplikazioaren aurka eta demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen defentsan Bilboko kaleak betetzera animatzen zaituztegu. Larunbatean, arratsaldeko 17:00tan Bilbon, La Casillan, elkartuko gara!
#LaViaCampesina – #SoberaníaAlimentariYA Urriaren 16a Elikadura burujabetzaren eguna izendatu du La Via Campesinak. Borrokak jarraitzen du, gure elikagaien kontrol korporatiboarekin eta enpresa transnazionalen inpunitatearekin bukatu beharra daukagu. Egun honetan gainera, LVCren publikazio berria kaleratuko da: “Las luchas de la Vía Campesina por la reforma agraria, la defensa de la vida, la tierra y los territorios” borroken...
Oraindik ere badaukazue aukera Elikadura Burujabetza eta Agroekologiako kurtso honetan izen emateko! Animatu eta parte hartu!! Landa eta hiri eremuko prozesu eta subjektu ezberdinen arteko topaketa, elkarrizketa eta aliantzak errazteko, ikastaroa hau bereziki zuzenduta dago: a) Euskal Herriko nekazaritza sektorean instalazio prozesuetan dauden pertsona eta baserritarrak b) Aktibistak eta mugimendu eta erakunde sozialetako pertsona...
Nekazaritzako produktuen, landare-kontserben, autoklabeen eta abarren eraldaketan pixka bat gehiago sakondu nahi duten guztiei zuzendutako ikastaroa. Barazki naturalak, fruta eta barazki gozoak eta gazi-gozoak, eta gainera chutneyak, ketchupak, jaleak, pateak…