Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak Durangaldeko produktuen erosketa sustatzeko ekimena abiaraziko du Gabon jai hauetan. Durangoko Merkatu Plazan erosketak egiten dituztenek 100 euroko saski baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Zozketa hori larunbatero egingo da urtea amaitu arte, eta, horrela, merkatura bisita egitea sustatuko da.. Kanpaina honen helburua eskualdeko merkatu eta dendetan eskuragarri dauden...
Nekazaritza ekologikoa, fede krisia Hamarkada bateko hazkunde distiratsuaren ondoren, nekazaritza ekologikoak aurrekaririk gabeko krisia bizi du, nekazaritza intentsiboaren antzeko masifikazioarekin lotuta. Agortuta dagoen modelo bati begiratu diogu. Denbora luzez, nekazaritza ekologikoak bere irudi bikaina aprobetxatzen jakin zuen -ingurumena eta animalien ongizatea errespetatzen duten eta elikagai osasuntsuagoak bermatzen dituzten familia-ustiategiena, alegia- agroindustriaren gehiegikerien ondorioz adorerik...
Atzo, abenduak 3, Bizitzaren aldeko eta agrotoxikoen aurkako Nazioarteko Eguna, Via Campesinak agrotoxikoen aurkako kanpaina areagotu zuen. Nekazaritzako eta elikagaigintzako industria-sistemak horiek modu intentsiboan erabiltzea da gaur egungo munduak aurre egin behar dion biodibertsitate-krisiaren arrazoi nagusietako bat. Polinizatzaileen eta erleen munduko populazioak erritmo kezkagarrian ari dira murrizten, eta zuzenean eragiten diote landetako eta hirietako...
"Ez da sinesgarria Elikaduraren Estrategia Nazionalaz hitz egitea, hirugarren herrialdeekin (Mercosurren, esaterako) nekazaritza-merkataritza askeko akordioak sinatzen jarraitzen bada, inportazioek tokiko ekoizpena ordezka dezaten", azpimarratu du Andoni Garciak, COAGeko (Coordinadora de Organizaciones de Agricultores y Ganaderos) eta EHNE Bizkaiako kidea. COAGek Elikadura Estrategia Nazionalerako proposamenak egin dizkio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari. Horietan, nekazaritza,...
50 emakume baserritarrek baino gehiagok parte hartu dute Bizkaiko EHNEk Tierra papel y tijera (Salcedo, Araba) proiektu agroekologikora eta Cándido Besa upategira (Villabuena, Araba) antolatutako bisitan. Jardunaldian zehar, halaber, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Azaroaren 25eko Nazioarteko Egunaren inguruko esperientziak trukatu ziren. Irteerak jarraipena ematen dio sindikatuak adin eta eskualde desberdinetako emakume baserritarrak esperientzia eta...
Denon Bizitzak Erdigunean plataformak egindako agerraldian, zaintza langileen baldintzak hobetzeko, pribatizazioa amaitzeko eta lanaldia murrizteko exijitu dute EHNE Bizkaia, LAB, Steilas, ESK, Hiru sindikatuek eta Etxalde mugimenduak. «Historikoa». Halaxe izan zen iazko azaroaren 30a. Egun hartan, Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu zuen, eta kaleak hartu zituen zaintza eskubide kolektiboaren alde....
Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzia (COP29, Azerbaijan) garatzen den bitartean, munduak krisi klimatikoaren aurkako borrokan une erabakigarri bati aurre egiten jarraitzen du, tenperatura globalek errekorrak hausten dituztelarik, muturreko gertaera klimatiko gero eta larriagoak eta ohikoagoak, 1,5 ºC-ko berotze-atalasea gainditzeko berehalako arriskua, eta ondorio ekonomiko eta sozial sakonak. Azken hamarkadan, gobernu neoliberal boteretsuek, agronegozio...
Gaur egun, mundu osoan, eta bereziki Palestinan, Libanon, Sudanen, Yemenen, Haitin, Nigerren, Perun, Ekuadorren eta Malin, pobrezia, gosea, migrazioak, heriotzak eta feminizidioak eragiten dituzten okupazio basatien, gerren eta gatazken ondorioz larriagotzen ari diren krisi ugarien testuinguruan, ezinbestekoa da genero- eta gizarte-justizia gure agenda politikoaren erdigunean jartzea. Deliberazioa eta ekintza behar ditugu, bai maila globalean,...
Udalbiltzak eta EHNE Bizkaiak elikadura burujabetza eta tokiko elikadura topaketak antolatu dituzte, azaroaren 28an Gernikan (Bizkaia), Astran, “Elikadura sistemak iraunkortzen” lelopean. Jardunaldiaren helburua izango da, batetik, elikadura sistemak iraunkortzea, garatze bidean dauden ekimenak ezagutu eta egikaritu ahal izateko; eta bestetik, "iraunkortze" bide horri izaera estrategiko bat ematea, ikuspegi integral bat landuz. Egun osoko egitaraua izango...
EHNE Bizkaiako ordezkariak European Coordination Vía Campesina (ECVC) erakundearen Batzar Orokorreko eztabaidetan parte hartzen ari dira, azaroaren 12tik 14ra bitartean, Bruselan. Topaketako ordezkariek, gainera, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioaren aurkako manifestazioan parte hartu zuten. Atzo, azaroak 12, Gazteak Artikulatzeko, Emakumeak Artikulatzeko eta ECVCren Genero eta Sexu Aniztasuna Artikulatzeko batzarrak egin ziren. Eta...