Elikadura Burujabetza eta Agroekologiako kurtsoa
Oraindik ere badaukazue aukera Elikadura Burujabetza eta Agroekologiako kurtso honetan izen emateko! Animatu eta parte hartu!!
Landa eta hiri eremuko prozesu eta subjektu ezberdinen arteko topaketa, elkarrizketa eta aliantzak errazteko, ikastaroa hau bereziki zuzenduta dago:
a) Euskal Herriko nekazaritza sektorean instalazio prozesuetan dauden pertsona eta baserritarrak
b) Aktibistak eta mugimendu eta erakunde sozialetako pertsona liberatuak (nekazaritza sindikatuak eta euskal nekazaritza mugimendua, langileen sindikatuak, ekonomia sozial eta solidarioko erakundeak, kontsumo alternatiboko talde eta sareak, GGKE, kolektiboak eta sare feministak, gazte-sareak, eta abar)
c) Administrazio publikoan lan egin eta Elikadura Burujabetzari buruzko gaietan ari diren pertsonak (lurraren antolamendua, landa garapena, tokiko garapen ekonomikoa, eta abar).
d) Elikadura Burujabetzan eta Agroekologian sakontzeko interesa duten Unibertsitateko eta Nekazaritza Eskoletako ikasleak
e) Esparru desberdinetatik Elikadura Burujabetzaren praktikan aktiboki parte hartzeko borondatea duten pertsonek
Informazio gehiago: www.hegoa.ehu.es