Baratze ekologikorako praktikei eta tresnei buruzko prestakuntza-topaketa

Herramientas para el huerto agroecologico

Joan den ostiralean, "Baratze ekologikorako praktikak eta tresnak" prestakuntza-topaketa egin zen Larraurin (Bizkaia). Bost emakume baserritarrek belarra kentzeko tresnei, produktuen eraldaketari, baratzearen plangintzari eta lurra lantzeko tresna berrien asmakuntzei buruzko jakintzak erakutsi zizkieten topaketan izena eman zuten emakumeei.

Jardunaldia lau prestakuntza-bloketan banatu zen:

    • Garbiñe Bellosok lurra prestatzeko, belarra kentzeko, aireztatzeko, inausteko, laboreak zaintzeko eta abarretarako tresnak erabiltzen irakatsi zuen.
    • Nadia Ayusok aza txukrut ontziratu bihurtzeko tailer praktikoa antolatu zuen.
    • Alazne Intxauspek, ordenagailuaren laguntzaz, baliabideen aprobetxamenduan oinarritutako baratzearen plangintza diseinatu zuen, bai lanena, bai lurrarena.
    • Azkenik, Rosa Elgezabalek eta Oihane Rodríguez de Larrinagak baratzeko lanak errazteko beraiek sortutako tresnen berri eman zuten, lehendik zeuden tresnei tresna txikiak gehituz.
Topaketaren laburpen-bideoa
Tresnak

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.