Agroekologia ikastaroa: “Gure ortu agroekologikoetan sakonduz” (2. Zikloa)

maiatzaren 7 - ekainaren 6

Asteartetan (Teoria):
16:30-19:30

Ostegunetan (Praktikak):
16:30-19:30

Asteartetan:
EHNE-Bizkaiaren bulegoan (Abadiño)

Ostegunetan:
Bi baserri agroekologikotan

Izena emateko:
(Maiatzaren 3a baino lehen)

→ Beheko formularioan

→ 946232730 (Idoia)
→ 636451572 (Unai)

Agroekologia Ikastaroa - Kartela
Abadiñoko EHNE-Bizkaiaren bulegoa

Agroekologia ikastaro barria. Dohainik. Aurten bigarren maila hau egin dugu agroekologia ikastarohk igaro eta ortuen edo proiektuan sakontzen jarraitu nahi duten guzhentzat. Eta helburu hauek ere baditu:

  • nekazaritza-sektorean sartzeko prozesu bat hasi nahi duten pertsonak.
  • autokontsumorako ortu bat martxan jarri nahi duten pertsonak, elikagai desberdinak ekoitzi nahi dituztenak, etab.
  • lursail bat duten eta lursail horretan zer egin oso ondo ez dakiten pertsonak.
  • sektorearen errealitatea hobeto ezagutu eta gure eskualdeetan abian jarri diren dinamika agroekologikoetara hurbildu nahi duten pertsonak.
EDUKIAK

1. Blokea

LURRAREN ERABILERA AGROEKOLOGIKOA

Gure ortu agroekologikoan aurrera eginez. Gure laborantza-lurra ulertzen. Emankortasunean eta gure lurraren eta landareen beharretan sakonduz. Nola hobetu hazitegien prestaketa eta gure landarearen ekoizpena.
Baratzea manejatzea eta hazkuntza-teknikak. Lurra prestatzea. Finkaren plangintza eta diseinu agroekologikoa. Markoak eta landaketa-sistemak. Elkarteak. Txandakatzeak. Gaixotasunen prebentzioa. Tratamenduak. Borroka biologikoa. Monografikoak: tomatea, piperra, babarruna, zorroa, letxuga, espinaka...

2. Blokea

DIBERTSIFIKAZIOA ETA ERALDAKETA

Dibertsifikazioa eta eraldaketa giltzarri gisa prozesu agroekologikoetan. Artisau-ogia egitea eta erlezaintza esperientziak. Erleek biodibertsitatean duten funtzioa. Frutagintza gure proiektu agroekologikoen lagungarri gisa. Abeltzaintzako ekoizpen osagarriak, oilazko, oilo...

3. Blokea

AUTOENPLEGU-PROIEKTU BAT ABIAN JARTZEA

Ideiatik praktikara, proiektu agroekologiko bat abian jartzeko urratsak. Lurra eskuratzea, haziak, azpiegiturak, laguntzak, lege-betekizunak, higiene eta osasun arauak... Zirkuitu laburren merkaturatze-sistemak. Banaketa-aukerak. Merkatuak. Kontsumo-taldeak. Erosketa publikoa, eskola-jantokiak.

4. Blokea

ELIKADURA-SUBIRANOTASUNERANTZ IBILIZ. AGROEKOLOGIA ERALDAKETA- PROZESU KOLEKTIBO GISA

Elikadura-sistemen bilakaera eta perspektibak. Politika publikoak eta nekazaritza-mobilizazioak. Erakundeen zeregina elikadura-burujabetzaren defentsan. Nortasun eta eredu baserritarra. Landa-inguruneko aniztasuna eta gizarte-dinamikak ezagutzea. Zaintza kolektiboak, Nekazari Feminismoaren proposamena. Agroekologian oinarrituta, esperientzia eta antolaketa eredu berriak, pertsonak eta proiektuak nekazaritzan sartu ahal izateko. Kontsumoa tresna eraldatzaile gisa. Harreman eta zubi berriak landa eta hiri ingurunearen artean, kontsumitzaileen eta ekoizleen artean.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

* duten eremuak nahitaezkoak dira

Lurrarekin daukazun prozesuari dagokionean, esan ze momentutan aurkitzen zaren. (Adibidez, lurra daukazun, autokontsumorako ortua daukazun, zeozer saltzen ari zaren…).

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.