Nekazaritza-merkatuen liberalizazioak ekoizpena kontrolatzeko sistemak desagertzea ekarri zuen, "zenbat eta ekoizpen gehiago, errentagarritasun handiagoa" teorian oinarrituta. Errealitatea oso burugogorra da, eta ekoizpen enblematikoetan (esnetarako behiak eta mahastizaintza eta ardogintza) azken kontrol-sistemak indargabetu eta ia hamarkada batera, esan dezakegu "zenbat eta ekoizpen handiagoa, orduan eta miseria handiagoa". Europar Batasun osoan nekazaritza-ustiategiak galtzearen arrazoi nagusia ekoizleak...
EHNE Bizkaiako ordezkariak European Coordination Vía Campesina (ECVC) erakundearen Batzar Orokorreko eztabaidetan parte hartzen ari dira, azaroaren 12tik 14ra bitartean, Bruselan. Topaketako ordezkariek, gainera, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioaren aurkako manifestazioan parte hartu zuten. Atzo, azaroak 12, Gazteak Artikulatzeko, Emakumeak Artikulatzeko eta ECVCren Genero eta Sexu Aniztasuna Artikulatzeko batzarrak egin ziren. Eta...
Bizkaiko EHNEk eta ENBAk batzar irekiak deitu dituzte Mungian, Durangon eta Karrantzan, "administrazioak sektoreari planteatutako neurriak aztertzeko". Batzarrak azaroaren 13, 14 eta 15ean egingo dira. Batzarrak, neurrien balorazioa eta egungo egoeraren azterketa egingo dutenak, honela egingo dira: Azaroaren 13an, asteazkena, 12:30ean, Mungiako GURELUR kooperatiban. Azaroaren 14an, osteguna, 19:00etan, Durangoko ELKARTEGIAN (Landako Gunea). Azaroaren 15an,...
Badakigu Estatu espainiarra klima-patroiaren aldaketa gehien pairatuko duen planeta-eremuetako bat dela, eta, horren barruan, Mediterraneoa puntu kritiko bat dela (berez oso kritikoa den mundu batean). Adibidez, badakigu Mediterraneoa munduko batez bestekoa baino % 20 azkarrago berotzen dela, tropikalizatzen ari dela, lehen beste latitude batzuetan telebistaz ikusten genituen fenomeno atmosferiko bortitzek orain gure ateak eta...
EHNE-Bizkaiak bultzatutako ikerketa batek erakusten du agroekologiak %46 murrizten dituela isurketak
EHNE-Bizkaiak bultzatutako eta Asunek Behatokiak eta Leongo Unibertsitateak egindako ikerketa batek karbono-isuriaren azterketa konparatiboa egin du bi kasu zehatzetan: proiektu agroekologikoa Euskal Herrian; eta negutegi intentsiboa Almerian. Emaitza irmoa da: eredu agroekologikoak %46 murrizten ditu berotegi-efektuko gasen isurketak. Kanpo-ikerketak Euskal Herrian kontsumitutako eta tokiko eredu agroekologiko batean ekoitzitako tomate baten bizi-zikloko energia-kontsumoa eta CO2...
EHNE-Bizkaiak emakume baserritarren irteera berri bat antolatu du datorren azaroaren 29rako, ostirala. Oraingo honetan, Salcedon (Araba) "Tierra, papel y tijera" proiektu kolektiboa eta Villanueva de Alavan dagoen Cándido Besa Upeltegiak izango dira helmugak. Bisita goizeko 11etan hasiko da “Tierra, papel y tijera” proiektu agroekologikoan. Proiektu honen oinarria, non nekazaritza familiarra eta nekazaria praktikatzen den,...
Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte honek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak ez dira nolanahikoak. Egoera horretaz eta etorkizunari buruz sindikatuak duen ikuspegiaz berba egin dugu Amets Ladislao EHNE Bizkaiako kideagaz. Hasteko, nolakoa da Uribe Kostako lehen sektorearen egoera gaur-gaurkoz?...
EHNE Bizkaiak "Landu dezagun Elkartasuna" kanpaina babesten du, Valentzian DANAk kaltetutako nekazariei laguntzeko. Ekimen honekin, funtsak bildu nahi ditugu galerak estaltzeko, makinak eta azpiegitura konpontzeko eta hurbileko produktu freskoen hornidura bermatzeko. Valentziako eskualdeetan baratze handiak aurki ditzakegu, duela milaka urtetatik biziraun dutenak. Bertan, frutak eta barazkiak ekoizten dira, biztanleria elikatzeko. Ortu horien ekoizpena minifundioan...
Iraila hilabete gazi-gozoa da niretzat. Pertsonalki, gozoa da bere azken eguna, San Jeronimo, nire urtebetetzea delako eta, pentsa dezakezunez, oparitxoren bat edo beste erori ohi delako. Arlo profesionalean, aldiz, hilabete garratza da; izan ere, NPBren ordainketak kudeatzen eta kontrolatzen dituen ministerio-erakundeak, NBEFren ordainketak aztertzen dituen urteko txostena argitaratu ohi du, hartzaileen adinaren eta sexuaren...
Urte hasieran nekazariek egindako protesta orokortuen eta nekazaritzaren krisi ugarien ondoren (prezioak, animalien gaixotasunak, hondamendi klimatikoak, eta abar), La Vía Campesina Europa (ECVC) erakundeko nekazariak eta Europa osoko gizarte zibileko erakundeak Bruselan mobilizatuko dira azaroaren 11ko astean, Europako Batzordeak EB-Mercosur akordioa onartzeko egindako saiakera etsien aurka agertzeko. Sinatuz gero, nekazari txiki eta ertainen esku...