Auzolan berria: Otsailaren 24an Morgan

Auzolan berria, oraingo honetan Morgan (Etxe Nagusia). Geratuko gara 10:00etan Olabarri Auzoan (Errigoiti). Data: Otsailaren 24an Egitaraua: Goizean zehar: Piperrak erpetik atara, azak atara, soloa garbitu... Bazkaria: Arrietako andrazkoak. Bazkalostean: Utopien herri birako defendatzaileekin solasaldia. Izen-ematea: 94 623 27 30 proiektuak@ehnebizkaia.eus

Merkataritza libreko akordioak amaitzeko eta bidezko prezioak eskatzen dute nekazariek Bruselan

Via Campesina Europako Koordinakundeko ehunka nekazari traktoreekin bildu dira Bruselako Luxenburgo plazan, gizarte zibileko 30 erakunde baino gehiagorekin batera, EB-Mercosur akordioa eta merkataritza libreko beste itun batzuk (TLC) amai daitezen eskatzeko eta nekazarientzako prezio justuak bermatzeko. Europa osoko nekazariek erantzun diote astelehenean ECVCk eta FUGEA Belgikako erakunde batek Bruselako mobilizaziorako...

EHNE Bizkaiak eta ENBAk mobilizazioak deitu dituzte otsailaren 9rako Bilbon

EHNE-Bizkaia eta ENBA-Bizkaia nekazaritza sindikatuek mobilizazioa deitu dute otsailaren 9rako Bilbon. Eskatzen dute merkataritza libreko itunei amaiera eta baserritarrentzako bidezko prezioak bermatzea. Bilboko Areatzan traktoreak biltzeko deia egin dute, Bizkaiko hainbat eskualdetatik abiatuta; eta merkatu garden bat egingo dute, bertoko bildots laurdenak hontziratuta prezio justu batean eskainiz. Komunikabideetara bidalitako komunikatuan, sindikatuek azken asteetan Europar...

Facua-ren txostena: Elikagaiak %875 garestitzen dira baserritik supermerkatura

FACUAk analisi konparatiboa egin du fruituen, barazkien, lekaleen, arrautzen eta ekilore-olioaren jatorrizko prezioari buruz, eta zortzi banaketa-katetan. Azterlanak alderatu egiten ditu nekazariari produktu bat ekoizteagatik ordaintzen zaion zenbatekoa eta kontsumitzaileak salmenta-puntuetan erosten duen prezioa. Facua - Consumidores en Accion enpresaren txostenak bitartekarien, banatzaileen eta supermerkatu kate handien onura erraldoiak azaltzen ditu elikagaien gehiegizko...

Felix Bariain (UAGN): “Nekazari eta abeltzain txikien etorkizuna desagertzear dago eredua aldatu ezean”

Ipar Euskal Herrian eta Frantzian bezala Nafarroan ere nekazariak eta abeltzainak kalera aterako dira heldu den astetik aurrera. Mobilizazioak iragarri ditu Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) sindikatuak egoera "jasanezina" delako. Nafarroako produktuei ezartzen zaizkien segurtasun neurri eta arauak Europatik kanpokoei ez eskatzeak "lehia desleiala" sortzen du eta kalte lazgarriak eragiten ditu...

Bideoa: Basogintzako beste eredu bat posible da

Iurretan 200 hektarea lur daude eta kofradiak kudeatzen ari dira. Iurretako herritarrek osatzen dituzte kofradiak. 200 hektarea horiek tamaina handia osatzen dute: San Mameseko joko-eremua halako 280 dira. Gaur egun, iurretar guztiek dute aukera lur honi eman beharreko etorkizuna eta erabilerak proposatzeko eta bozkatzeko.

Amets Ladislao eta Unzalu Salterain: “Merkataritza libreko akordioak elikagaien ekoizleentzako diru-sarrera duinen gabeziaren eragileak dira”

«Bizkaiko EHNEk eta Etxaldek uste dute merkataritza askeko akordioei amaiera emateko eta Elikadura Burujabetzarako bideari irmo ekiteko garaia dela» «NPBren zuzeneko laguntzei eustea gaurko ogia eta biharko gosea da. Hartzaileen %20k NPB laguntzen %80 bereganatzen du, eta EAEn hartzaileen %10ek baino gutxiagok metatzen dute Europako zuzeneko laguntzen %60» «Ekoizleari ordaindutako prezioek ekoizpen-kostuak estali eta...

Javier Guzmán: “Europako nekazaritzaren kolapsoa Frantzian hasten da”

Javier Guzmán - Justicia Alimentariaren Zuzendaria - Egungo eredua amaitu egin behar da, elikadura-sistemaren benetako trantsizio ekologikoa behar dugu, merkatu global librearen dinamikatik behingoz ateratzea.   Nekazari frantziarren mobilizazioen ondorio zuzenak jasaten hasi ginen, herrialdeko errepide garrantzitsuenak blokeatuta baitzituzten. Ez da errebindikazio ekintza isolatu bat; izan ere, egun batzuk dira aldameneko herrialdeko...

Israelek Nekazaritza Batzordeen Batasunaren egoitza suntsitu du Gazan

LEHENAGO ONDOREN Israelek Nekazaritzako Batzordeen Batasunaren (Union of Agricultural Work Committees -UAWC-) egoitza suntsitu du Gazan. La Via Campesinako erakunde palestinarra da. Ez da UAWCk Israelgo Gobernuaren erasoak jasaten dituen lehen aldia. 2021eko uztailean, urrutirago joan gabe, okupazio indar israeldarrek sindikatuaren Ramallah/Al-Bireheko egoitzari eraso zioten, 6 hilabetez bulego nagusia ixtea agintzen zuen agindu militar...

Bideoa: “Hau da aurtengo Bizkaiko sagardoa!”

Bizkaiko sagardogileek sagardo denboraldi berria hasi zuten atzo, Zornotzako Uxarte sagardotegian. Itziar Lazkano aktore eta antzerki zuzendari bilbotarrak eman dio hasiera denboraldi berriari. Sagardo "arina, orekatua eta estruktura handikoa" da aurtengoa. 100.000 litro ekoiztu dituzte, Bizkaiko sagarrak bakarrik erabilita. Hasi da sagardo denboraldi berria. Bizkaiko sagardogileak Zornotzako Uxarten batu dira iazko uztaren emaitzak...
×