COAGek sinplifikazio burokratikoan egindako aurrerapenak baloratu ditu, baina abeltzainen errentagarritasuna hobetzea eskatzen du

Coordinadora de Organizaciones de Agricultores y Ganaderos-ek (COAG) bereziki baloratu ditu animalien osasunaren eta administrazio-kargaren sinplifikazioaren arloan egindako aurrerapenak, baina faltan eman du estentsiboko behi- eta ardi-ustiategi txiki eta ertainen "errentagarritasunari eragiten dioten sakoneko gaietan askoz anbizio eta zehaztasun handiagoa". Koordinakundeak maiatzaren 16an eta 17an Toledon egindako Abeltzaintza Estentsiboko Foroaren ondorioen ondoren eman du...

Mikel Otero: “Nuestros deberes”

Hauteskunde-kanpainen arteko tarte gero eta estuagoan, komeni da XXI. mendeko urte erabakigarrietan sartu garela gogoraraztea. Adibide bakarra jartzearren, ozeanoen tenperatura-errekorrak etengabe gainditzeak izututa dauzka zientzialariak, eta dagoeneko ez dakite egoeraren larritasuna nola azaldu. Nazio Batuen Erakundearen arabera, 2030erako gure CO2 isuriak erdira jaistea premiazkoa da, baina han-hemengo adierazle baikor bakoitzeko, hamaika ezkor pilatzen zaizkigu....

Matthew Taylor: “Erregai fosilen erraldoiei ezarritako zerga baten alde”

Munduko herrialde aberatsenetan egoitza duten erregai fosilen enpresa handiei zerga berri bat ezartzeak ehunka mila milioi dolar sor ditzake herrialde txiroenei larrialdi klimatikoari aurre egiten laguntzeko, txosten baten arabera. Astelehenean argitaratutako Climate Damages Tax (klima-kalteen gaineko zerga) txostenaren arabera, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGA) herrialde aberatsenetan egoitza duten erregai fosilen enpresa...

Ekainaren 4an, emakume baserritar migratuen eta euskaldunen arteko topaketa elikadura burujabetzaren alde

Ekainak 4 EGITARAUA 11:30: Belazera bisita. Belaze Zaporeak baserritar lanbideari jarraipena ematen dion proiektua da. Ekoizpen ekologiko eta iraunkorrean oinarritzen dute beren lana, natura, erritmoa eta aniztasuna errespetatuz. Publiko guztiarentzako bisita gidatuak eskaintzen dituzte. Elorrioko Zenita auzoko Zenitaldekoa baserrian dago (Bizkaia). 14:00: Amillena. Jatetxea. Baserrietatik, portuetatik, basoetatik, baratzeetatik eta laborantzetatik mahairaino ekartzen dituzte produktuak....

EHAAk hurbileko salmentan higiene-osasun arauei, etiketatzeari eta publizitateari buruzko dekretua argitaratu du

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Maiatzaren 13an argitaratu du hurbileko salmentaren bidez merkaturatutako elikagaien baldintza higieniko-sanitarioei eta trazabilitate-, etiketatze- eta publizitate-baldintzei buruzko 51/2024 Dekretua. Europar Batasunak elikagaiek bete beharreko higiene- eta osasun-baldintzak ezartzen ditu bere araudian (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko bi erregelamenduak). Hala ere, biek ala biek aplikazio-eremutik kanpo uzten...

EHNE Bizkaia-ko emakumeek dokumental bat aurkeztuko dute Emakumeek Egindako Zinema Karabanan

EHNE Bizkaia-ko emakumeak, Itxaso Díaz euskal errealizadorearekin batera, Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) erakundeak antolatutako Emakumeek Egindako Zinemaren Karabanaren hamahirugarren edizioan izango dira, Bilbon, maiatzaren 27tik 31ra egingo dela. Zaintzen duten emakume baserritarrak izeneko bideoan, EHNE Bizkaia-ko eta Etxalde Emakumeak kolektiboko hiru emakume, Ana de la Maza, Berenice López Reyes eta Alazne Intxauspe agertzen...

Estatu espainiarrean, erregimen estentsiboko 1.550 abeltzainek itxi behar izaten dute urtero

Coordinadora de Organizaciones de Agricultores y Ganaderos-ek  (COAG) argitaratutako datuen arabera, Espainiako Estatuak behi ume-hazleen 21.946 ustiategi eta haragitarako ardien 6.132 ustiategi galdu ditu 2006tik. Hala ere, estentsiboko behien ustiategiko abereen batez bestekoa %32 igo da. "Familiako abeltzainen esku dagoen abeltzaintza estentsiboaren etorkizuna arriskuan dago". COAGek iragarri duenez, Nekazaritza Ministerioak maiatzaren 16an eta 17an...

Amaitu da Zeberioko Cultiva Programaren bigarren egonaldia

Atzo amaitu zen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Cultiva Programaren bigarren egonaldia Larizgoitia anaien (Zeberio) ustiategian, Pablo Simon Vicente eta Ander Arrieta bertan zirela. Protagonistekin hitz egin dugu, egonaldi honetan nola bizi izan diren eta zer ikasi duten konta diezaguten. Programa Cultiva nekazari eta abeltzain gazteei zuzenduta dago, eta Espainiako Estatu osoan banatutako ereduzko...

Nerea Zuluaga eta Hodei Rodriguez: «Energia berriztagarrien zabalpen demokratiko bat bultzatu behar da»

* Nerea Zuluaga eta Hodei Rodriguez Jauzi Ekosozialeko bozeramaileak dira Klima larrialdia saihesteko sistema errotik aldatu behar dela uste dute Zuluagak eta Rodriguezek, baina nabarmendu dute bitartean erreformak ezinbestekoak direla. Larunbatean aurkeztu zuten Jauzi Ekosoziala, eta talde horretako bozeramaileak dira Nerea Zuluaga (Deustu, Bilbo, 1994) eta Hodei Rodriguez (Getxo, Bizkaia, 1994). Duela bi...

Eusko Jaurlaritzak Elikatze Katearen Legea garatzen duen dekretua onartu du

Eusko Jaurlaritzak Elikatze Katearen Legea garatzen duen dekretua onartu du, Kongresuak 2021eko abenduan onartu zuena. Bestalde, EHNE Bizkaiak Agintaritza Betearazleak egiten dituen ikuskapenak "ofizioz egitea, inolako salaketarik jarri beharrik gabe" eskatu du, besteak beste. Dekretuak xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritzak kontrolatuko ditu ekoizleen eta banatzaileen arteko elikadura-kateko kontratu guztiak, eta hori betetzen ez duten zehapenak...
×