Elikadura Burujabetzaren aldeko Astean emakume baserritarren topaketa egin da Bizkaian eta Nafarroan
Urriaren 24tik 27ra bitartean, Euskal Herriko elikadura burujabetzaren eta nekazarien feminismoaren aldeko astea egin da Bizkaian eta Nafarroan, EHNE Bizkaiak, Etxaldek eta Mundubatek antolatuta, Lagun Artean elkartearen laguntzarekin. Jardunaldi hauen helburua lurralde ezberdinetako emakume nekazarien apustu eta beharrak trukatzea izan da. Lehenengo bi egunetako jarduerak Basoan (Bizkaia) egin ziren, eta asteburukoak, berriz, Lekarozen (Nafarroa)....
Durangoko herritar talde batek energia komunitatea sortzeko bidea hasi du. Jose Mitxelenak Errenteriako esperientziari buruzko berbaldia emango du hilaren 30ean. Energia komunitateak irabazi asmorik bako kooperatibak izaten dira. Energia berriztagarria dute oinarri, eta autokontsumoari begirako instalazioak sortzen dituzte elkarlanean. Orain, Durangoko herritar talde batek trantsizio energetikoan eragiteko bide hori urratzeari ekin dio, udalerrian...
EHNE Bizkaiak positibotzat jo du Bizkaiko Foru Aldundia, ENBA eta LORRA kooperatibarekin batera egindako lana. Horren ondorioz, ekintza-plan berri bat sortu da, "Suspertze Plana", "lehen sektorearen jarduera bultzatzeko". Plana aurtengo urtarriletik maiatzera bitartean adostu da, eta "110 eragilek baino gehiagok" parte hartu dute. Plan horrek hainbat neurri jasotzen ditu, hala nola inbertsioetarako zuzkidura handitzea,...
Europar Batasunak funts bat sortu nahi du Europako nekazariak konpentsatzeko EB-Mercosur akordioak eragindako kalteengatik. Lehenik eta behin, saihestu egin beharko lirateke! Eta hori egiteko modurik errazena akordioa ez sinatzea da. Batzordearen iragarpenaren ondoren, Frantziak, beti akordio honen aurka agertu denak, hura sinatzeko bidea ireki zuen. Hala ere, Frantzian, Europako beste...
Elikagaiak maila globalean ekoizteko industria-sistema da natura galtzearen bultzatzaile nagusia. Izan ere, baso-soiltze tropikalaren %90aren eta berotegi-efektuko gasen isurketen laurden baten baino gehiagoren erantzule da. Elikagaien ekoizpen errekorra gorabehera, 735 milioi pertsona inguru gosez oheratzen dira gauero, eta ia heren batek ez du elikagai nutritibo nahikorik aldizka kontsumitzen. Bitartean, gurea bezalako herrialdeetan, elikagaien...
Gaur, urriak 16, herrien elikadura-subiranotasunaren aldeko eta multinazionalen aurkako nazioarteko ekintza eguna, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2024ko urriaren 4an EBren eta Marokoren arteko merkataritza libreko akordioari buruz hartutako erabakia agurtzen dugu. Epai horrek, beste behin ere, nekazaritza- eta arrantza-produktuen merkataritza askearen ondorio kaltegarriak ezartzen ditu, bereziki nekazarien ekonomian eta landa-eremuetan bizi diren pertsonengan. Baina...
Urrian, La Vía Campesinako nazioarteko ordezkaritza bat mobilizatu zen Calin, Kolonbian, NBEren Aniztasun Biologikoaren Hitzarmeneko (CBD) Aldeen Konferentziaren (COP 16) aurrean bere ahotsa entzunarazteko. Adierazpen politiko batean, Hitzarmenaren ikuspegia zalantzan jarri du, "nekazariek eta arrantzaleek ondasun komun naturalen kudeaketa jasangarrian duten zeregina kontuan hartzen ez duelako, ikuspegi utilitarista, ekonomizista eta antropozentrikoa hartuz". Adierazpenean, "justizia...
Busturialdeko Guggenheim Urdaibai Stop plataformak manifestazio zaratatsua deitu du datorren larunbaterako, urriak 19, Gernikan, museoaren eraikuntzaren aurka. Ehunka talde eta eragile sozialek bat egin dute protestarekin. EHNE Bizkaiak ere bere atxikimendua eman du. Manifestazioa 18:00etan hasiko da Pasealekuan, eta atxikimenduen artean Xabi Solano musikaria, Itziar Ituño aktore eta musikaria, Porrotx eta Marimotots pailazoak, Miren...
Neguko azoken atari den Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko plazara gerturatu da GAUR8, tradizioaren gainetik lehen sektorearen argazki zehatzago baten bila. Baserriaren kulturari eusten dion plazan, erreleboa badagoela diote, baina baldintza duinak behar dira. «Berez, tradizioan, ganaduko azoka bat izan da hau, lehen inguruko ganadua ekartzen zuten, batzuk saltzera etortzen ziren... baina...
Urriaren 19an eta 20an, Euskadiko Hazien Sareak eta Estatuko Hazien Sareak Gasteizen Landatutako Biodibertsitatearen XXV. Estatuko Azoka antolatu dute, EHNE Bizkaiaren laguntzarekin. Ekitaldi honek tokiko biodibertsitatea ospatzen du produktu merkatu, hezkuntza jarduera eta hitzaldiekin. Edizio honek "Emakumeek gidatutako esperientzia agroekologikoak" mahai-ingurua izango du. Ekitaldi hau "Resembrando e Intercambiando" Hazien Estatuko Sarearekin, Viotria-Gasteizko Ingurumen Azterketen...