Isabel Alvarez y Mirene Begiristain: “Zerekin egiten dugu amets? Elikagaien merkatu globalizatuan bira egiteaz harago”

Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen lerrora artikulu honetan. Azkenaldian ikusten ari gara gero eta zarata gehiago iristen dela landa eremura. Baina, orain arte, landa...

Andoni Garcia Arriola: “Mobilizazioek agerian utzi dute sindikatuen aldarrikapena bizirik dagoela”

Andoni Garciak zuzenean parte hartu du azken hilabeteetako eztabaidetan eta mobilizazioen deialdietan. EHNE Bizkaiaren, COAGen eta ECVCren zuzendaritzetan egoteak ikuspegi panoramikoa izatea ahalbidetzen dio, oso testuinguru lokaztuan. Zer balorazio egiten duzu Europako Parlamenturako hauteskundeen emaitzei buruz? Hauteskunde horiek elementu asko uzten dituzte kontuan hartzekoak, eta erabakigarriak izango dira Europako Parlamentuak berehala eta...

Ramon Zallo: “Museoa eraikitzeko gidoia gogortu eta Biosfera Erreserbaren espoliazioa agertu da”

Guggenheim Museoaren proiektuak Urdaibaiko Biosfera Erreserban bi egoitza sortzea aurreikusten du. Egoitzetako batek, Gernikan, harrera-zentroa, informazioa eta abar hartuko lituzke Dalia enpresan; beste egoitza biosfera horren paduraren bihotzean egongo litzateke, eta egungo Muruetako ontzioletatik sartuko litzateke, itxi egingo bailirateke. Proiektuak Bizkaiko EAJren abalak bazituen ere, Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lehendakari izan zenak...

Ander Arrieta: “Gure lana herriarentzako etorkizuna da; zertarako behar dugu energia, janaririk ez badugu?

Gorbeiaren magalean, Zigoitia udalerriko Gopegin, Padura baratza proiektu agroekologiko familiarrak 14 urteko bidea egin du jada, barazki, lekale, fruitu eta kontserbak lantzen, bisitak eta tailerrak eskaintzearekin batera, “lurraren eta pertsonen ongizatea erdi-erdian ipinita”. Orain, dimentsio handiko proiektu fotovoltaiko batek (Solaria-Zierbena) baldintzatu dezake beraien etorkizuneko jarduera eta herritarrekin eta Udalarekin batera helegiteak prestatzen dabiltza. [Etxalde...

Unai Aranguren: “Trantsizio energetikoak eta elikadurakoak eskutik joan behar dute”

Lurraren aldeko borroka ezberdinak bizi ondoren, nork esango zidan hurrengoa etxetik 800 metrora tokatuko zitzaidala. Izan ere, Solariak, burtsan kotizatzen duen energia ekoizten duen enpresa handi batek, Gorbeialdean eta Arabako hegoaldean hainbat eguzki-makro-poligono garatu nahi ditu, 373 hektarea nekazaritza- eta baso-lur hartuko dituztenak 310.000 eguzki-plaka instalatzeko. Energia hori guztia ez da tokiko kontsumorako erabiliko;...

Etxalderen editoriala: “Elikadura, Landa Garapena eta Arrantza”

Apirilaren 21eko hauteskunde autonomikoetatik bi hilabetera, Eusko Jaurlaritza berriaren eraketa errealitate bat da. Sailak ugarituz joan direnez, lehen sektoreak sail propioa du, eta Amaia Barredo izango da arduradun politikoa. Sail honetan elikadura sartzeak funtsezko zeregina izan beharko luke gainerako sailekiko koordinazio programatikoan, haren zeharkako izaera kontuan hartuta, eta, horrez gain, elikagai-sistemek jasaten ari garen...

Ana Iriarte: “Nekazaritzaren erritmoa ez dator bat gaur egungo gizartearen abiadurarekin”

Ana Iriarte Bañez. Arizkun, 1977. Nekazaritza ingeniaritza teknikoa egina Nafarroako Unibertsitate Publikoan, teknikari autonomo egin zuen lan Iruñean hamar urtez, baina Arizkunen da 2013az gero, mahastizaintzan, lurraren aldeko defentsan eta lurrari lotutako lan eta bizimodua suntsitu nahi duten proiektuen kontra, emakume nekazariaren alde, euskararen alde... erran-merran erraz eta diskurtso merke guztien kontra, aitzinat. ...

Bideoa: “Baserritik eskola-jangelara”

Bidezko Elikadura eta EHIGEren hirugarren bideo-podcast-a, Radio Popula-Herri Irratiarekin elkarlanean grabatua. Zapore ona ateratzeko ondo aukeratu behar dira osagaiak, ingurune berdetik 0 kilometroko eskola jangeletara. Nola egin eraldaketa hau? Onintza Enbeita, Olate Arrarte Etxeberria eta Edna Xitumulrekin hitz egin du Ainhoa Narbaizak. Argitalpen hau Bidezko Elikadura eta EHIGEren programa soziohezitzailearen parte da, eta Garapenerako...

Jennifer Clapp: “Munduko elikagaien krisia hondamendien aroan”

Gaur egungo elikadura-sistema ez dago egina gure polikrisi aroari eusteko Munduko elikadura-krisi larrian murgilduta gaude, eta krisi horren ezaugarria gosea areagotzea da, gero eta ahulagoa den testuinguru ekologiko batean. Elikagaien krisi hau polikrisi zabalago baten zatitzat hartu behar da, non larrialdi klimatikoa krisi ekonomiko eta zordun batekin, osasun-krisi batekin eta krisi geopolitiko batekin...
×