80. etxalde-ren editoriala: “2024, traktoradak”

Urtarrileko azken astean traktoreak ohi baino asfalto gehiago zapaltzen hasi ziren, Frantzian eta Ipar Euskal Herrian Conf. eta ELB nekazaritza eredu iraunkorrago baten defentsan buru izan ziren. Otsailean, protestak ugaritu egin ziren Espainiako Estatuan, trakzio-moduan. Ezinegon horren oinarria da nekazari gehienentzako diru-sarrerarik eta etorkizunerako aurreikuspenik eza, Europar Batasunak (EB) hamarkadetan zehar aplikatutako...

Programa Cultivaren bigarren egonaldia hasi dugu Txapel Koopen (Errigoiti)

  Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación- aren Programa Cultiva-ren bigarren egonaldiari hasiera eman diogu, Iñaki Eguiluz Txapel Koop-en (Errigoiti) egon baita. Behi, ardi eta txerri azienda duten produktu ekologikoen kooperatiba da, eta banaketa eta antolaketa eredu bereziak ditu. Iñakik kudeaketa ekonomikoaz, metodo ekologikoez, merkaturatzeaz, esnekiak egiteaz, animalien ongizateaz eta kooperatibismoaz ikasiko du. Nekazaritza,...

Eduardo Malagón: “Nekazaririk gabeko nekazaritza?”

Eduardo Malagón Zaldua EHUko irakaslea da, Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saileko eta Hegoa instituko kidea Ezin dezaket esan nekazaritzaren gaia arrotza egiten zaidanik. Aspaldian, nire ibilbide akademikoa hasten ari zenean, lehen sektorearen eta landa guneen arazoak izan nituen aztergai. Eta, garai batzuetan gehiago eta bestetan gutxiago, horretan darrait. Horrek eman dit aukera...

Martxoak 9: Palestinan gosea genozidio gisa erabiltzearen aurkako Baraualdiaren Munduko Eguna

Israelen Palestinaren okupazioak nahita egindako ekintzen ondorioz, Gazako ehunka mila biztanleri elikagai nahikoak eskuratzea ukatzen zaie, muturreko gosea dute eta anizioaren ondorioz hiltzeko gero eta arrisku handiagoa dute. Gosea genozidiorako tresna gisa nahita eta etengabe erabiltzea ia 30.000 gazatarren sarraskiari gehitu behar zaio; horietatik heren bat haurrak dira eta beste heren bat...

Euskadiko nekazaritza lurren % 5 ekologikoan ziurtatuta dago, oso urrun ‘Baserritik mahaira’ helburua betetzetik

Euskadiko nekazaritza lurren % 5 ekologikoan ziurtatuta dago, oso urrun ‘Baserritik mahaira’ Europako Itun Berdearen helburua betetzetik, hau da: 2030ean lurren %25 eredu ekologikoan kudeatuak izatea, alegia. 2023an ekoizpen eredu ekologikoan kudeatutako 1.668 hektarea berri ziurtatu ziren Euskadin. Horrenbestez gurean, guztira, 10.772 hektarea daude ekologikoan ziurtatuta. Azaleraren aldetik, Bizkaian eman da hazkunderik nabarmenena,...

Tasio Erkizia: “Elikadura burujabetza eta euskal nekazaritza”

Nekazaritza sutan dago. Mobilizazioak Europa osoan eta haserre orokorra nekazari eta abeltzainen artean, baita Euskal Herrian ere. Protestak eta amorru eutsia. Ezintasuna gastuen igoera orokorraren eta nekazariari ordaintzen zaizkion prezio barregarrien aurrean. Nekazarientzako miseria eta supermerkatuentzako eta haziak kontrolatzen dituzten multinazionalentzako onura handiak, pestizidak eta herbizidak sortzen dituzte landarako eta landa-eremuaren eta mahaiaren...

Jose Antonio Lekue: “Traktoreetatik harago”

«Bi aukera daude, 60ko hamarkadan hasi zen agroindustriari tiraka jarraitu eta elikadura sintetikora jo, kapitalak gura duen moduan, edo bide berri bat ireki, eta behingoz, elikadura burujabetzarantz abiatuko den norabidea hartu» «Arazoa sektore guztiarena da, estrukturala. Nekazaritza eta abeltzaintza «tradizionala» baztertu egin dira, eta azken urteetan bultzatu den agroindustriak frakasatu egin du, iraun ezinik...

Emakume baserritarren irteera berria M-8a dela eta

Urtero bezala, EHNE Bizkaiak martxoak 8aren inguruan, emakume baserritarrentzat irteera bat antolatzen du. Aurten Zaballa ta Orduña izango dira irteeraren helmugak. Helburuak dira adin desberdinetako emakume baserritarren arteko elkartrukeak, topaketa eta jaigiroa bultzatzea. Egitaraua: Autobus irteerak: 09:00 Markina-Xemein (Autobus geltokian) 09:30 Abadiño (Eroskiko aparkalekuan, EHNE Bizkaia bulegoaren aurrean) 10:00 Ugao (Institutoko aparkalekuan) Geldialdia Zelai...

Iraitz Elordi eta Rebeka Gonzalez de Alaiza: “Lurraren defentsan”

Aritz Otxandiano EH Bilduko militante eta Mondragon taldeko goi karguak orain dela bi aste egunkari honetan bertan idatzi zuen artikuluari erantzutera gatoz gaurkoan. Azkenaldian Aritz Otxandiano EH Bilduren interes politikoak eta Mondragon taldearen interes ekonomikoak defendatzen ari da publikoki, biak hertsiki lotuak elkarri. Testua Euskal Herria Bizirik-en jardunari zilegitasuna kentzeko saiakera gisa ulertu...

Andoni García: “Gobernuak aitortu behar du merkataritza libreko akordioak nekazariaren ordez enpresa handiak jartzeko direla”

Andoni García Arriola EHNE-Bizkaiako Zuzendaritza kidea da, COAGeko antolaketa-arduraduna, eta sindikatu horren ordezkari gisa parte hartzen du Via Campesinako Europako Koordinazio Batzordean. Garciak NPB zaharkitu bati buruz hitz egin digu, erregulazio-tresnarik gabe eta aurrekontu egokirik gabe jaio zen NPB bati buruz; Gobernuak aitortu behar du merkataritza libreko akordioak nekazariaren ordez enpresa handiak daudela;...
×