XI. Kongresua “ETORKIZUNA ELIKATZEN, ZEUREA-NIREA-GEUREA”

Datorren azaroaren 25an gure XI. Kongresua ospatuko dugu Derioko Baserri Antzokian. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, kongresuan eta baita ondoren egingo dugun bazkarian ere. Elikadura eta honen ekoizpena ez da soilik baserritarren ardura, beraz gonbidapen zabala da hau eta biztanleria orokorrean parte hartzera gonbidatzen dugu.

Co-branding modelotik eratorritako arazoak

Lehiaren Euskal Agintaritzan Bihoel elkarteak jarritako salaketa Hazi Fundazioak eta Eroskik duten Eusko Label Kaliatatea marka publikoa eta Eroskiren E-Natur marka pribatua elkartzeko akordioa dela eta sortutako arazoak, eta honelako co-branding itunek sor dezaketen problematika Etxalde Nekazaritza Iraunkorreko dokumentu eta hausnarketan isladatzen da. Etxalde mugimenduak urte honetako martxoan plazaratu zuen hausnarketa eta proposamen dokumentuan,...

Pentsio duinen aldeko mobilizazioetara atxikitzen da EHNE Bizkaia

Nekazal sindikatuak bat egiten du 1080 €tako pentsio minimoen eskakizunarekin baita baserritarrentzako ere, eta pentsio sistema propio baten alde aurrera egitearen premia ikusten du.   Nahiz eta 2008an Nekazal Gizarte Segurantzaren eta honen autonomoen erregimenaren baitan txertatzearen inguruko itun garrantzitsu bat lortu nekazal elkarte eta espainiar Gobernuaren artean, eta honek zaharkituta aurkitzen zen sistema...

Euskal Herriko Deklarazioa; La Via Campesinaren VII. nazioarteko konferentziako behin betiko txostena

Gaur, apirilaren 17a, Baserritar borroken nazioarteko eguna izanik, iragan uztailean ospatutako La Via Campesinaren VII. Nazioarteko konferentziako behin betiko txostena helarazten dizuegu. Txosten honetan  bertan eztabaidatu eta adostutako ildoak jorratzen dira eta mundu mailan 200.000.000 baserritar baino gehiago ordezkatzen dituen amaiera deklarazioa duzue irakurgai. Datozen lau urteetako borroka eta aldarrikapen ildoak azpimarratzen dira Euskal...

Nekazal Feminismoak

Pasa den urrian hasiera eman zitzaionetik aurrera doa “Baserritik Mundura”, agroekologia eta Elikadura Burujabetzaren inguruko ikastaroa. Ostiral honetan, martxoaren 9an, laugarren mintegi irekia ospatu genuen. Oraingoan, eta Eskuenaga, Letza eta Ondarroatik pasa ondoren, Igorreko Kultur Etxean izan genuen zita. Giro zoragarrian 50 pertsona baino gehiago bildu ginen Nekazal Feminismoak gaiaren inguruan entzun eta eztabaidatzeko...

Euskal gehiengo sindikalak bat egin du Mugimendu feministak deitutako grebarekin

  LAB, ELA, STEILAS, ESK, HIRU eta ETXALDE mugimenduak Martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin bat egiten dugu. Pasa den Otsailaren 2an Euskal Herriko mugimendu feministatik esan zuten bezala, lehenengoz Euskal Herrian Greba feminista baterako deia zabaldu da “Emakumeok planto” lemapean. Aurkezpenean adierazi bezala “Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin nahi du...

Baserritik mundura

Asteburu honetan (Urtarrilaren 18/21) Baserritik Mundurako bigarren edizioak bere bilkura egin du. Lau egunez Euskal Herri osotik datozen partaideak Ondarruko Arrigorri ostatuan bildu dira. Ohitura denez, oso asteburu intentsoa izan da hau ere, asignatura diferenteak, harremanen sakontzea, talde lana, aisiarako espazioa… Asignaturei dagokionez, Asteburu honetan Baserria, nekazaritza eta elikadura Euskal Herrian gaia landu dute....
×