Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak nekazarien eta abeltzainen kezkei erantzuteko neurri sorta bat aurkeztu die Estatuko nekazaritza-erakunde profesionalei.
Zazpi blokeren inguruan egituratzen diren 18 neurri dira: elikatze-katearen legearen aplikazioa indartzea; araudia sinplifikatzea; merkataritza-gaiak; nekazaritza-aseguruak; gasolio profesionala; abeltzaintza estentsiboko foroa eta gazteak sartzea. Hala ere, Ministerioak berak bere webgunean emandako informazioan sei bloke baino ez dira agertzen, "abeltzaintza estentsiboko foroa" ez baitago sartuta.
1. Elikakatearen Legearen aplikazioa indartzea
2. Araudia sinplifikatzea
3. Merkataritza-neurriak
4. Nekazaritzako aseguruak
5. Gasolio profesionala
6. Belaunaldi-erreleboa