EHNE Bizkaiak Emakumeentzako Eskola Agroekologiko Feminista antolatu du martxoaren 11tik apirilaren 9ra

EHNE Bizkaiak antolatutako Emakumeentzako Bigarren Eskola Agroekologiko Feminista martxoaren 11tik apirilaren 9ra egingo da, eta irakaskuntza teorikoak, praktikoak eta baserrietara bisitak izango ditu. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 6ra arte.

Eskola emakume baserritarrei, landa-inguruneko emakumeei eta lurra landu nahi duten emakumeei zuzenduta dago.

Helburua, hausnarketarako eta ikaskuntzarako guneak sortzea da, kolektibitatea, lidergoa eta ekintza bateratuak sortzeko. Gainera, belaunaldien arteko elkartrukeak sustatuko ditugu.

Edukiak EHNE Bizkaia eta Etxalde mugimenduko emakume baserritarrek emango dituzte gehienbat, eta prestakuntza hori aberastuko dute, beren bizipenen eta antolakuntzaren esperientziak partekatuz.

Formakuntza guztiz doakoa da eta txikigune zerbitzua eskainiko da.

EGITARAUA

(Pulsa sobre la imagen para verla en grande)

EGUNAK

 1. fasea  Astean bi arratsaldetan

2025eko martxoak 11 - 2025eko apirilak 10

    • astearteetan, 16:30etatik 19:30etara (teorikoa)
    • ostegunetan, 16:30etatik 19:30etara (praktika / bisita)

 2. fasea  Ostegun arratsaldetan

Maiatzak 8 - Ekainak 5

    • 5 txoko edo mintegi.
LEKUA

 Asteartea (teorikoa)  EHNE Bizkaiko egoitzan (Abadiño).

 Osteguna (praktikoa eta bisitak)  Herri desberdinetan.

IZENA-EMATEA

Honako metodo hauetakoren baten bidez eman dezakezu izena:

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.
Izen-abizenak
Posta elektronikoa
Egiaztapena

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.