EHNE Bizkaiak REASen Auditoria Sozialaren ebaluazioa gainditu du

EHNE Bizkaiak REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) egindako Auditoria Sozialaren ebaluazioa gainditu du. Ebaluazio horrek bermatzen du gure sindikatuak eta gure zerbitzuek ekonomia solidarioaren berezko balioei erantzuten dietela. Horiek betetzea eta jendaurrean jakinaraztea "konfiantzazko zigilua" da gurekin harremanetan jartzen direnentzat.

REAS - auditoria soziala 2024

Auditoria honek ekonomia solidarioaren sarea osatzen duten erakundeen funtzionamenduaren balio zehatzak aztertzen ditu: genero-ekitatea, iraunkortasun ekologikoa, baterako lana, ingurumenarekiko konpromisoa, finantza etikoak, aberastasunaren bidezko banaketa eta lan duina.

Erakunde bati bere "eraginkortasun soziala" eta helburuekiko jokabide etikoa ebaluatzeko aukera ematen dion prozesu gisa aurkezten da auditoria, emaitza sozialak hobetu eta bere jarduerarekin konprometitutako pertsona guztiei emaitza horien berri eman ahal izateko. Beraz, gizartean eta elkartasunean duen eragina neurtzeko, ebaluatzeko eta zuzentzeko tresna da, helburu eta balio sozialen arabera.

REAS Euskadi 1997an sortu zen, eta hainbat figura juridikoko erakundeak biltzen ditu: kooperatibak, elkarteak, laneratze-enpresak, sareak, etab. Horiek ekonomia solidarioarekin identifikatzen dira, helburuak partekatzen dituzte eta ekonomia jasangarriagoa, bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzen laguntzen dute.

Ekonomia solidarioa garatu nahi du, ekonomia bere alderdi guztietan (ekoizpena, finantzaketa, merkataritza eta kontsumoa) bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzura dagoen bitarteko gisa (eta ez helburu gisa) aldarrikatzen duen ikuspegi eta praktika gisa ulertuta. Sare hori mugimendu ekonomiko, sozial eta politiko baten parte da, eta bere ekarpenekin egungo sistema sozioekonomiko lokala eta globala eraldatzen laguntzen du, ekimen ekonomiko alternatiboak bultzatuz.

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.