Bideoa: Gernika, funtsezko plaza lurrari eusten dion sektorearentzat

[naiz: / GAUR8]

Neguko azoken atari den Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko plazara gerturatu da GAUR8, tradizioaren gainetik lehen sektorearen argazki zehatzago baten bila. Baserriaren kulturari eusten dion plazan, erreleboa badagoela diote, baina baldintza duinak behar dira.

«Berez, tradizioan, ganaduko azoka bat izan da hau, lehen inguruko ganadua ekartzen zuten, batzuk saltzera etortzen ziren... baina gaur egun arraza zehatz baten erakustokia da. Zerbait salduko da agian, baina berez ez dago salmentara bideratuta», azaldu du Xabier Arriaga “Txiplas” abeltzaintza ekologikoan oinarritutako produktuen ekoizleak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.