Baserritar feministen topaketa Elikadura Burujabetzaren Astean, urriaren 24tik 27ra

Elikadura burujabetzaren astea 2024 - EHko baserritar feministen topaketa

Lurralde ezberdinetako emakume nekazarien eta emakume baserritarren arteko topaketa eta elkartrukerako jardunaldiak antolatu ditu Etxaldek, Mundubatek eta EHNE Bizkaiak.

Topaketan beren erakundeentzat garrantzitsuak diren alderdiak eztabaidatu eta partekatuko dira, emakume baserritarrak diren aldetik: "Nola antolatu gara eta nola iritsi gara elikadura-burujabetzaren eta baserritar feminismoaren aldeko planteamendu kolektibo batera? Eta nola helduko diegu ikusezin bihurtutako erronkei, hala nola indarkeria eta desberdintasun mota desberdinei?"

Datak

    • Urriak 24 osteguna eta urriak 25 ostirala: Arratiako Basoa gunean (Bizkaia)
    • Urriak 26 larunbata eta urriak 27 larunbata:  Lekarozko aterpetxea (Nafarroa)

Izen-emateak

https://usem.liberaforms.org/inscripcion-semana-s.a-y-feminismo-campesino

* Gune guztiak ez-mistoak dira, eta lehentasuna ematen zaio emakume baserritarren parte-hartzeari.

EGITARAUA
Osteguna, urriak 24 (Basoa Defendatzaileen etxea, Bizkaia)

10:00. Mahai-ingurua. Emakume nekazarien/baserritarren proposamen politikoak garatzea
12:00. Tailerra: Barrura begira, ez-ikusgarriak diren erronken aurrean ahotsa altxatuz
14:30. Bazkaria
16:00-17:00. Tailerraren itxiera
17:00. Nekazarien jakintzen azoka (baserri tresnak, haziak, eta abar…).

Ostirala, urriak 25 (Arratia, Bizkaia)

09:30. Emakume baserritarren esperientzietara bisitak
14:00. Bazkaria
16:00. Nafarroara bidaia.

Larunbata, urriak 26 (Lekarozeko aterpetxea, Nafarroa)

09:30. Izen-emateak eta ongi etorria
10:00. Mahai-ingurua. Emakume baserritarren proposamen politikoak garatzea
12:00. EHko esperientzia praktikoen eta erronken mahaia, tokiko, eskualdeko, nazioko eta nazioarteko artikulazioaren inguruan
14:00. Bazkaria
15:30. Tailerra
17:30. Baztango udalarekin tartea.

Igandea, urriak 27 (Baztan, Nafarroa)

09:30. Baztango Xurie,mahasti ekologikora bisita.

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.