Etxalde 83 editoriala: “Europar Batasunaren elkarrizketa estrategikoaren ‘kimu berdeak’”

Europako Batzordeko presidenteak (Ursula von der Leyen) urte hasierako nekazaritza-protesten testuinguruan iragarritako Nekazaritzaren Etorkizunerako Elkarrizketa Estrategikoa delakoaren barne-txostena eta ondorioak argitaratu dira. Zazpi hilabeteko prozesua izan da, eta 29 erakundek parte hartu dute elikatze-kate osoan, horien artean Via Campesina Europako koordinatzaileak (ECVC).

UE-brotes-verdes

Elkarrizketa konfidentzialtasun-arauen arabera garatu da, eta horregatik ez dira edukiak ezagutu txostena argitaratu arte. Kontuan hartzen badugu prozesu hori elikadura-sistema iraunkorren lege-proposamena eta Itun Berdearen testuinguruan elikadurarekin lotutako ekimen gehienak amortizatutzat jo ondoren hasten dela, garrantzitsua da otsaileko mobilizazioen testuinguruan gure eskaerei erantzuten dieten ondorioak identifikatzea.

«Argi eta garbi nabarmentzen du nekazaritzako prezioek ekoizpen-kostuak estali behar dituztela, elikatze-katean esku hartu behar dela, gardentasun-maila handiagoa emateko eta merkataritza-jardunbide desleialei azkarrago ekiteko»

Gomendioen atalean argi eta garbi nabarmentzen da nekazaritzako prezioek ekoizpen-kostuak estali behar dituztela, elikatze-katean esku hartu behar dela, gardentasun-maila handiagoa emateko eta merkataritza-jardunbide desleialei azkarrago ekiteko.

Azpimarratzekoa da nekazaritzako elikagaien sistema iraunkorragoetarako trantsizioa ustiategi txiki eta ertainei eta nekazaritzako langileei diru-sarrera txukun eta egonkorra bermatzen bazaie bakarrik izango dela posible..

«Azpimarratzekoa da nekazaritzako elikagaien sistema iraunkorragoetarako trantsizioa ustiategi txiki eta ertainei eta nekazaritzako langileei diru-sarrera txukun eta egonkorra bermatzen bazaie bakarrik izango dela posible»

Diru-sarreren bermean kokatzen dira NPB laguntzak; lehentasunezko jasotzaile gisa nabarmentzen dira jardunean dauden ekoizleak eta ustiategi txikiak, eta berrikuntza garrantzitsu gisa, ekoizpenari desakoplatutako laguntzen ordainketa uztea eskatzen da.

Gomendioek finantza-laguntzen mekanismo osagarriak ere jasotzen dituzte, ekoizpen-sistemen trantsizio eraginkorra bermatzeko, denbora-funts espezifiko bat sortuz, inbertsioak denbora mugatu baina nahikoan laguntzeko.

Merkatuari eta merkataritzari lotutako gai nagusiak ere agertzen dira; Europako Batzordeak merkataritza-negoziazioen aurreko eragin-ebaluazioak egiteko metodoa berrikusi beharko lukeela nabarmendu du, eta argi eta garbi proposatu die estatu kideei irizpide berriak ezarri behar direla elikagaien kontratazio publikoan, preziorik baxuenaren irizpidetik ihesi, elikagai jasangarrien eta hurbilekoen erosketan pixkanaka handitzen joateko.

«Argi eta garbi proposatzen die estatu kideei irizpide berriak ezarri behar direla elikagaien kontratazio publikoan, preziorik baxuenaren irizpidetik ihesi, elikagai jasangarriak eta hurbiltasunekoak gero eta gehiago eskuratzeko»

Era berean, nekazaritza-lurren kontzentrazioari gero eta esku gutxiagotan heltzea eta aurre egitea planteatzen da, nekazaritza-lurren Europako behatoki bat sortuz. Behatoki horretan, lurraren gobernantzaren gaiari heldu beharko litzaioke, nekazaritzako elikagaien politikaren agendan funtsezko lekua hartuz.

Azpimarratzekoa da, halaber, nekazaritza-ekoizpenean pertsona berriak sartzeari buruzko atala, hiru jarduera-ardatz nagusi aipatuz: sarrera berrietarako lurra erabiltzeko planak egitea, sartzeak errazteko finantza-pakete espezifikoak sortzea, eta etengabeko prestakuntza- eta aholkularitza-programak.

«Hiru jarduera-ardatz nagusi: sarrera berrietarako lurra erabiltzeko planak egitea, sartzeak errazteko finantza-pakete espezifikoak sortzea, eta etengabeko prestakuntzako eta aholkularitzako programak egitea»

Eztabaida estrategiko horren ondorioak honako hauek izango dira: NPB berri baten proposamenak; ekoizpen-alderdiari prezioak bermatzea; produkziorako zuzeneko laguntzak; ekoizpen iraunkorrerako trantsiziorako eta nekazaritzan pertsona berriak sartzeko finantza-mekanismo espezifikoak abian jartzea; kontratazio publikoan merkatuko esku-hartze gisa jardutea eta nekazaritza-lurra elikagaien produkziorako babestea; funtsezko osagaiak izan daitezke Itun Berdearen esparruan ezarritako helburuetan aurrera egiteko.

Aldi berean, toki-erakundeek norabide horretan aurrera egiteak prozesu horiek azkartzen lagun dezake, aldaketak iritsiko direlako eta gertaerei aurrea hartuko dietelako, etorkizun ilusionagarriagoa eraikitzen lagunduko duelako.

«Toki-erakundeek norabide horretan aurrera egiteak prozesu horiek azkartzen lagun dezake, aldaketak iritsiko direlako eta gertaerei aurrea hartuko dietelako, etorkizun ilusionagarriagoa eraikitzen lagunduko duelako»

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.