EHNE Bizkaiak proiektu agroekologikoetan "Antolaketa Eredu Berriei" buruzko lehen Topaketa antolatu du irailaren 18, 19 eta 20an. Jardunaldiak Derioko Baserri Antzokian egingo dira.
Nekazaritza-sektorean gero eta pertsona gehiago sartzen direnez proiektu eta prozesu kolektiboetatik, antolaketa-eredu berri horiek aztertzeko eta trukatzeko guneak sortzeko beharra ikusi dugu.
Horretarako antolatu dugu topaketa hau, eta bertan Europako eta Estatuko beste erakunde batzuekin partekatuko ditugu gaur egun landa-ingurunean pertsonak sartzeko sortzen ari diren prozesu eta esperientzia kolektiboak.
Esperientzia horiek kontuan hartzen dituzte zereginen eta zainketen banaketa, erabakiak hartzea, genero-berdintasuna, sexu-aniztasuna eta abar.
18:00: Bizkaiganera bisita (Hurbileko salmenta duen abeltzaintza ekologikoaren proiektua)
09:30: Harrera
10:00: Proiektuak aurkeztea
11:30: Europako esperientziak + eztabaida: Kolektiboan iharduteko arrazoiak eta erreibindikazio nagusiak:
13:00: Aurkezpenak: Maskilu, Kikirikoop y Arterra. Eztabaida: Kolektibizatzearen erronkak eta zailtasunak
14.30: Bazkaria
16:00: Ikerketaren aurkezpena: «Nekazaritzako antolakuntza-eredu eta -esperientzia berriak aztertzea»
17.00: Ondorioak
20.30: Afaria Uxarte Sagardotegian (Sagardotegia - Sagardoa baserrian egindakoa)
10:00: Elika proiektura bisita (Barazkien kooperatiba ekologikoa; gizarte-ekonomia)
14:30: Bazkaria Amillenan (-trans-formazioa eta elikadura burujabetza gorpuzteko Herri laborategia)