Cultivos Arabak eta Eroskik sinetsarazi nahi dute Portugalen ekoitzitako tomateak Km0renak direla

Cultivos Araba vende tomates producidos en Portugal

EHNE Bizkaiak salatu du kontsumitzaileei iruzur egiten diela Portugalen ekoitzitako tomateak Arabako Cultivos enpresaren bidez Km0 ekoizpen gisa mozorrotzeak.

Berriro ere, irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du, eta ezin hobeto erretratatzen ditu tomatea intentsiboki ekoizteko makroproiektuaren sakoneko asmoak.

Kontsumitzailea kanpoko tomatea herrialdeko tomate gisa mozorrotuz engainatzeak zuzenean kalte egiten dio Euskal Herriko ekoizleari.

Ezin dugu iruzur berri hori onartu, eta kontsumitzaileei dei egiten diegu tokiko ekoizpen jasangarria erostearen alde egin dezaten eta mota horretako ekoizpen intentsiboak arbuia ditzaten.

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.