Mikel Otero: “Nuestros deberes”

Paneles solares. Energía fotovoltaica

Hauteskunde-kanpainen arteko tarte gero eta estuagoan, komeni da XXI. mendeko urte erabakigarrietan sartu garela gogoraraztea. Adibide bakarra jartzearren, ozeanoen tenperatura-errekorrak etengabe gainditzeak izututa dauzka zientzialariak, eta dagoeneko ez dakite egoeraren larritasuna nola azaldu. Nazio Batuen Erakundearen arabera, 2030erako gure CO2 isuriak erdira jaistea premiazkoa da, baina han-hemengo adierazle baikor bakoitzeko, hamaika ezkor pilatzen zaizkigu. Hori datuak daudenean, zeren, harrigarria badirudi ere, gure eremuko azken datu ofizialak 2021ekoak baitira. Informazioa ezkutatzeak arazoa desagerraraziko balu bezala.

«Nazio Batuen Erakundearen arabera, 2030erako gure CO2 isuriak erdira jaistea premiazkoa da, baina han-hemengo adierazle baikor bakoitzeko, hamaika ezkor pilatzen zaizkigu. Hori datuak daudenean, zeren, harrigarria badirudi ere, gure eremuko azken datu ofizialak 2021ekoak baitira. Informazioa ezkutatzeak arazoa desagerraraziko balu bezala»

Bost urte eta erdi besterik ez seinalatutako 2030. urtera iristeko, baina (ia) dena egiteke. Deskarbonizazio bektore nagusiak identifikatuta daude, baina ez dugu lortzen gurpil onak jarraitzea. Ilustratzearren, Erresuma Batuak 1990etik hona %52ko CO2 isuri murrizketa izan du. Guk, %10 ingurukoa. Alemanian sortzen den elektrizitatearen %60 dagoeneko iturri berriztagarrietatik dator. EAEn, %11 besterik ez. Ipar Europan gas galdaren ordezkatze masiboa egiten ari dira bero punpa sistemen eskutik. Gurean, ia arrastorik ez. Mugikortasun elektrikoan, Europan azken putz den estatu baten azkenetariko bagoian gaude. Eztabaida bizantziarretan erdi galduta, blokeatuta, sistema fosila betikotu nahi dutenen barre algarak bizkarrean entzunez. Hori pagotxa, diote.

«Eztabaida bizantziarretan erdi galduta, blokeatuta, sistema fosila betikotu nahi dutenen barre algarak bizkarrean entzunez. Hori pagotxa, diote»

Datorren legealdian gobernua hartuko (omen) dutenek mezu nahasgarria ibili dute ahotan. Antza, trantsizioa antsietaterik eta presarik gabe egin behar da, industria eta hango lanpostuak arriskuan ipini gabe. Ezer ulertu ez dutela agerian jarri dute. Zeren, industria lanpostuak arriskuan jartzeko modurik onena, preseski, trantsizioa mantso egitea baita. Edo norbaitek uste du gure industriak ekoitzitako produktuak Europan saltzeko moduan izango garela behin Europako herrialde nagusienak produktu baliokide baina deskarbonizatuak ekoizten dituztenean?

«Antza, trantsizioa antsietaterik eta presarik gabe egin behar da, industria eta hango lanpostuak arriskuan ipini gabe. Ezer ulertu ez dutela agerian jarri dute. Zeren, industria lanpostuak arriskuan jartzeko modurik onena, preseski, trantsizioa mantso egitea baita»

Egoera ongi ezaugarritu ezean, kolpe handiak datozelakoan nago. Izan klima nahasmenaren eskutik, izan ehun produktiboaren egokitze faltaren ondorio sozio-ekonomikoen eskutik, edo kanpo energia fosilen mendekotasun gaixotiagatik. Etxeko lanak biderkatzen ari zaizkigu, bai, eta “presarik ez dago” diskurtsoa desmuntatzea lehenetarikoa da. Horrek ekarri duelako, besteak beste, oraindik berriztagarriak ordenatzeko gutxieneko plangintza bat indarrean ez izatea. Beraz, badago non bultza, trantsizioa atzeratuko duten posizioetan katramilatu gabe.

«Etxeko lanak biderkatzen ari zaizkigu, bai, eta “presarik ez dago” diskurtsoa desmuntatzea lehenetarikoa da. Horrek ekarri duelako, besteak beste, oraindik berriztagarriak ordenatzeko gutxieneko plangintza bat indarrean ez izatea»

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.