Euskal gehiengo sindikalak bat egin du Mugimendu feministak deitutako grebarekin

 

LAB, ELA, STEILAS, ESK, HIRU eta ETXALDE mugimenduak Martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin bat egiten dugu.

Pasa den Otsailaren 2an Euskal Herriko mugimendu feministatik esan zuten bezala, lehenengoz Euskal Herrian Greba feminista baterako deia zabaldu da “Emakumeok planto” lemapean. Aurkezpenean adierazi bezala “Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin nahi du EMAKUMEOK* PLANTO aldarriarekin, menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko”. Lan edo ekoizpen munduaz gain, biztaleria eta kontsumoaren inguruan ere planto egiteko deia luzatu da. “Emakume guztiok planto eginez gero, sistema kolapsatuko genuke, ez zen ibiliko”. Emakumeok planto eginez, egun horretan emakume guztiok ekoizteari, ugaltzeari, kontsumitzeari uzteko deia zabaldu dute, honela “menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko”. Guzti honekin, euskal gehiengop sindikalak bat egiten du deialdiarekin.

Honela, Euskal Herriko mugimendu feministatik lanuzteak egitera deitzen da Martxoaren 8rako sistema honen kolapsoa erakutsiz. Enpresa eta lanpostuen inguruan bi lanuzte deituko dira, bakoitza lau ordukoa izanik. Lehendabizikoa goizean izango da, 11tatik 15tara bitartean eta bigarrena arratsaldean, 18tatik 22tara. Mugimendu feministatik egun horretarako deituta dauden mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute.

Deialdiaren izaera globala kontutan izanda, mugimendu feministatik ondorengoa esan zuten “martxoaren 8an grebarako deialdia zabalduko dugu, lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo esparruetan. Emakumeei* dei egingo diegu eskoletan eta lantokietan lanuzteak egitera eta 12:00etan eta 20:00etan gauzatuko diren mobilizazio nagusietan parte hartzera. Emakumeei* dei egingo diegu zaintzak eta ugalketa lanak ez egitera, eta, grebaren seinale gisa, besoko morea janztera, eta balkoi nahiz leihoetan amantalak eskegitzera. Era berean, ez kontsumitzeko deia ere egingo dugu: agindu kontsumisten kontra altxa gaitezen, bereziki enpresa eta merkataritza gune handiak saihestuz, azkeneko horiek baitira lan esplotazioaren eta baliabideen ustiaketa basatiaren ikur esanguratsuenetakoak”.

Guzti honekin, Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik ere Martxoaren 8an Emakumeok PLANTO!

 

Martxoaren 8an, Emakumeok PLANTO!

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.